Makabiren hirukoen jarioak erantzunik gabe utzi du Kirolbet Baskonia (83-113)
Kirolbet Baskoniak ezin izan dio aurre egin Makabik ostegun honetan Buesa Arenan azaldu duen jardun bikainari. Euroligako 8. jardunaldiko norgehiagokan, israeldarrek erantzunik gabe utzi dute etxeko taldea, lehen zatian hiruko marratik izan duten jario beldurgarria dela medio (32-55, atsedenaldian). Halaber, eraginkortasun horrek jarraipena izan du hirugarren laurdenera arte; izan ere, hiruko 23 jaurtiketa egin eta 15 asmatu dituzte ordura arte (% 65eko eraginkortasuna).
Thornike Shengelia kapitainaren ekarpen apartak (31 puntu, 8 errebote eta 32ko balorazioa) Patricio Garinoren laguntza besterik ez du jaso bigarren zatian (24 puntu), Baskoniako gainerako jokalariak ezinean aritu baitira defentsan gogor agertu den talde horiaren aurrean. Gainera, Shavon Shieldsek min hartuta utzi behar izan du kantxa lehen minutua bete denean, aurkari batekin tupust egin eta sorbaldan min hartu eta gero.
Makabiren aldetik, ostera, bost jokalari ibili dira hamar puntutik gorako puntu kopuruarekin. Onena Scottie Wilbekin izan da (20 puntu), baina Bryant (19), Wolters (14), Dibartolomeo (14) eta Dorsey (12) ere oso fin ibili dira kanpoko lerrotik saskira begira.
Partida amaitu denerako Makabiren hiruko jaurtiketen ehunekoak behera egin du, baina, hala ere, aparteko marka ezarri dute: % 58ko eraginkortasuna, hiruko 29 jaurtiketa egin eta 17 sartu baitituzte.
Porrot honek sailkapeneko 12. postuan kokatu du Perasovicen taldea, 3 garaipen eta 5 porrotekin. Makabi, ordea, sailkapeneko lehena da, CSKA Moskuk Fenerbahçerekin jokatu behar duen neurketaren emaitzaren faltan.
Fitxa teknikoa:
83 – Kirolbet Baskonia (21+11+26+25): Vildoza (6), Janning (2), Shields (0), Shengelia (31) eta Eric (2) –hasierako bostekoa–; Henry (7), Diop (0), Fall (2), Stauskas (7), Garino (24) eta Polonara (2).
113 – Maccabi Fox Tel Aviv (28+27+31+27): Wolters (14), Wilbekin (20), Zoosman (4) Acy (7) eta Black (8) –hasierako bostekoa–; Bryant (19), Hunter (10), Sandy Cohen (0), Dorsey (12), Dibartolomeo (14) eta Jake Cohen (2).
Epaileak: Borys Ryzhyk (Ukraina), Milan Nedovic (Eslovenia) eta Uros Nikolic (Serbia). Tarik Black kanporatu dute faltengatik (33. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak iragarri du Rafa Villarrek ez duela taldean jarraituko
Eskoltak denboraldi bat eman du euskal klubean. 2028ra arteko kontratua zuen, baina ez du jarraituko 2026-2027 denboraldian.
Baskonia-Alaves Taldeak Buesa Arena erosi nahi dio Arabako Foru Aldundiari
Operazioaren epeak eta zenbatekoak ez dituzte jakinarazi, baina Josean Querejeta taldeko presidenteak eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak salerosketa gauzatzeko borondate argia azaldu dute.
DJ Stewart, Kosner Baskoniaren lehen fitxaketa
Esloveniako Cedevita Olimpija taldetik dator, eta bi denboraldirako sinatu du.
Forrest, Nowell, Omoruyi, Radzevicius eta Edwardsek ez dute Baskonian jarraituko
Klubak "eskerrak eman dizkie guztiei izan duten konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik".
Pablo Pinek entrenatzaile laguntzaile gisa jarraituko du Kosner Baskoniaren aulkian 2027ra arte
Granadako prestatzaileak laguntzaile gisa lur hartu zuen iragan denboraldian, Gasteizen. Baskoniaren hitzetan, lehentasuna izan da "aulkietan eskarmetu handia" duen lantaldeari eustea.
Felix Fernandezek baieztatu egin du Galbiatik eta Spagnolok taldean jarraituko dutela, Forrestek alde egingo duela eta Cabarrotekin negoziatzen ari direla
Bestalde, Bartzelonak Xevi Pujol idazkari teknikoa fitxatzeko agertu duen interesa "lehia bidegabetzat" jo du Kosner Baskoniaren kirol zuzendariak, "unea egokia ez" delakoan, ACB ligako garaikurra lortzeko play-offa jokatu aurretik izan delako.
Kobi Simmonsek Kosner Baskonian jarraituko du 2028ra arte
Joko-antolatzaile estatubatuarrak denboraldi ona egin du, eta Arabako hiriburuan jarraitzeko aukera eman dio horrek. "Gasteizera iritsi zenetik ezin hobeto egokitu da taldera, eta zaleei gau bikainak eskaini dizkie", azaldu du Baskoniak.
Galbiati: “Nire bizitzako denboraldirik zailena izan da"
Paolo Galbiati Kosner Baskoniako entrenatzaileak aitortu duenez, Endesa Ligako play-offetan Asisa Joventuten aurka galdu ostean, bere bizitzako "denboraldirik zailena" izan da.
Kosner Baskonia Asisa Joventut final-laurdenetako play-offeko hirugarren partidaren laburpena (88-96)
Kosner Baskoniak porrot gogorra jaso du Asisa Joventuten aurka igande honetan (88-96), eta Endesa Ligako play-offetatik kanpo geratu da. Ikusi hemen partidaren laburpena.
Kosner Baskoniak berriro galdu du Joventuten aurka, eta play-offetatik at geratu da (88-96)
Paolo Galbiatik zuzentzen duen taldeak ezin izan du etxean agindu, eta bigarren porrotarekin Endesa Ligako play-offetatik kanpo geratu da.