Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Matt Janning sei aste egongo da jokatu gabe

Jokalari estatubatuarrak mikro-haustura bat dauka eskuin hankako oin-zolako faszian.
Matt Janning
Matt Janning. Argazkia: EFE

Matt Janning Kirolbet Baskoniako jokalariak mikro-haustura bat dauka eskuin hankako oin-zolako faszian, eta, ondorioz, sei aste emango ditu jokatu ezinda.

Estatubatuarrak arazoak izan ditu zonalde horretan azken jardunaldietan, eta orain hilabete eta erdi egon beharko du geldi, hau da, Euroligako ibilbidea argituko den tartean.

Baskoniak jakinarazi duenez, tratamendu kontserbadorea aplikatuko diote eskoltari, taldeko medikuen eta Mikel Sanchez doktorearen gainbegiradapean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X