BI DENBORALDIREN OSTEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beauboisek Kirolbet Baskonia utzi eta Anadolu Efesen jokatuko du

Eskolta frantziarrak bi urteko kontratua sinatu du Turkiako taldearekin.
Rodrige Beaubois, Endesa Ligako finalerdietako kanporaketan. Argazkia: EFE
Rodrige Beaubois, Endesa Ligako finalerdietako kanporaketan. Argazkia: EFE

Rodrigue Beaubois eskolta frantziarrak bi urteko kontratua sinatu du Turkiako Anadolu Efes taldearekin, eta, hartara, ez du Kirolbet Baskonian jarraituko.

Beauboisek denboraldi honen amaierara arte zeukan kontratua Baskoniarekin, eta guztira bi denboraldi eman ditu talde gasteiztarraren elastikoa defendatzen.

Frantziarrak, batez beste, 11,5 puntu sartu ditu Endesa Ligan aurtengo denboraldian, eta antzeko zenbakiak lortu ditu Euroligan ere (11,8 puntu). Hiruko jaurtiketei dagokienez, % 37ko batezbestekoa lortu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X