Baskoniak bigarren garaipena jarraian lortu du Joventuti irabazita
Baskoniak 87-77 irabazi dio Joventuti Buesa Arenan eta bigarren garaipena jarraian lortu du Endesa Ligan. Pedro Martinez entrenatzaile denetik, maila askoz hobea ematen ari da Arabako taldea eta bigarren garaipena jarraian eskuratu du ligan.
Sendo ekin dio norgehiagokari Baskoniak eta azkar hartu du abantaila. Hamabi puntuko errenta izan du Arabako taldeak, baina lehen laurdenaren azken txanpan, zazpi puntura murriztu du desabantaila Joventutek (24-17). Bigarren laurdenean ere nagusi izan da Baskonia eta 14 punturainoko aldea eskuratu du (41-27). Martinezek zuzentzen duen taldearen nagusitasuna erabatekoa izan da bigarren laurdenean eta hamaika puntuko abantaila lortu du atsedenaldira iristean (46-35).
Atsedenalditik kantxara itzuli ostean, partidaren gidoia aldatu egin da. Baskoniak bere unerik txarrenak pasa ditu, eta Joventut izan da nagusi. Badalonako taldeak aldeak murriztu ditu, bi puntura geraturatu delarik (55-53). Arabako taldea, ordea, garaiz esnatu da, eta berriro 11 puntuko abantaila eskuratu du (70-59). Azken laurdenean Baskoniak ondo baliatu du hirugarren laurdenean eskuratutako abantaila eta garaipenak ez dio ihes egin (87-77).
Fitxa teknikoa:
87 - Baskonia (24+22+24+17): Granger (8), Janning (11), Timma (7), Malmanis (7) eta Poirier (10) -hasierako bostekoa-, Voigtmann (5), Beaubois (9), Shengelia (19), Diop (4), Huertas (5), Garino (2) eta Vildoza (-).
77 - Divina Seguros Joventut (17+18+24+18): Wayns (7), Richard (16), Vidal (4), Gielo (21) eta Jordan (7) -hasierako bostekoa-, Dimitrijevic (11), Birgander (3), Ventura (-), Nogues (-), Kulvietis (8) eta Lopez-Arostegui (-).
Epaileak: Daniel Hierrezuelo, Jacobo Rial eta Alfonso Olivares.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak indartsu jarraitu nahi du Buesa Arenan, Monakoren aurka, asteazken honetan
Euroligako hamaseigarren jardunaldian, euskal taldeak txapelketako bosgarren sailkatua hartuko du. Partida 20:30ean hasiko da.
Kanaria Handia-Kosner Baskonia bertan behera utzi dute, "Emilia" denboraleagatik
Ekaitzaren ondorioz, Kanaria Handiko Kabildoak kirol-instalazio guztiak itxi behar izan ditu.
Kosner Baskoniaren lanak ez du saririk izan Real Madrilen aurka (94-87)
Howard inspiratu batek zuriak estutasunetan jarri ditu azken laurdenean, baina ez da nahikoa izan etxetik kanpo arabarren beste porrot bat saihesteko.
Kosner Baskoniak Eugene Omoruyi nigeriarra fitxatu du bi hilabeterako, denboraldia bukatu arte taldean geratzeko aukerarekin
Jokalaria Dubaiko Al Nasr taldetik dator, eta datozen orduetan Madrilera iritsiko da Baskoniako taldekide berriekin elkartzeko.
Kosner Baskoniak Real Madril bisitatuko du, ostegunean, Euroligako seigarren garaipenaren bila
Partida 21:00etan hasiko da, Movistar Arenan. Gainera, Paolo Galbiatiren taldeak kanpoko lehen garaipena lortu nahi du etxetik kanpo, Europa mailako goreneko txapelketaren jardunaldi honetan.
Tadas Sedekerskisi artroskopia egingo diote eskuineko orkatilan, eta gutxienez hilabete eta erdi egon liteke jokatu ezinik
Kosner Baskoniako jokalaria ostegunean egingo diote artroskopia hori; Eurobasketen, Lituaniako selekzioarekin ari zela, lesioa izan zuen, eta helburua da guztiz sendatzea.
Gytis Radzevicius: "Nire energia transmititzera nator, nire jokoa horretan oinarritzen da"
Gytis Radzevicius talde gasteiztarrera iritsi berri da, Hamidou Diallok joan den astean Baskonia utzi eta gero. Bere jokoa nolakoa den azaldu du. (Jatorrizko adierazpenak, ingelesez).
Kosner Baskoniak luzapenean galdu du Valentziaren aurka (89-91)
Kosner Baskoniak 89-91 galdu du Buesa Arenan Valentziaren aurka Endesa Ligako 9. jardunaldian. Lehen zati bikaina egin du, baina partida luzapeneraino joan da eta Valentziak irabazi du.
Hirugarren laurden onak garaipena eman dio Kosner Baskoniari Milanen aurka (88-78)
Howardek eta Brooksek hirukoak trukatu dituzte eta denborak aurrera egin du Baskoniaren beste garaipen bat ziurtatzeko, 88-78.
Hamidou Diallok ez du Baskonian jarraituko; Gytis Radzevicius lituaniarrak ordezkatuko du
30 urteko jokalari lituaniarra Rytas Vilnius taldetik dator. Azken urteotan, lan garrantzitsua egin du han.