Baskoniak erakustaldia eman du eta Euroligako playoffak oso gertu ditu
Baskoniak 71-96 irabazi dio Brose Bambergi eta oso gertu du Euroligako playoffetara sailkatzea. Zalgirisek 68-76 galdu du Efesen aurka eta Panathinaikosek 74-61 irabazi dio Emporio Armani taldeari. Ondorioz, astezakenean Darussafaka taldeak CSKAren aurka galtzen badu, Arabako taldea matematikoki sailkatuta egongo da final-laurdenetako kanporaketetarako.
Bikain ekin dio Baskoniak partidari eta Broseri ez dio aukerarik eman lehen hamar minutuetan. Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak 17 puntuko abantaila eskuratu du (11-28) lehen laurdenaren amaieran. Bigarren laurdenean ez da norgehiagokaren gidoia aldatu. Arabako taldeak ez dio lehia estutzen utzi Broseri eta aldeko 37-53ko emaitzarekin iritsi da Baskonia atsedenaldira.
Hamasei puntuko abantailarekin ekin dio talde gasteiztarrak hirugarren laurdenari. Baskonia ez da erlaxatu eta lehen 20 minutuetan lortutako abantaila handitu du (53-74). Azken laurdenerako erabakita egon da partida eta amaierako emaitza Baskoniaren aldeko 71-96koa izan da.
Fitxa teknikoa:
71 - Brose Bamberg (11+26+16+18): Zisis (4), Causeur (-), Miller (5), Melli (4) eta Radosevic (5) -hasierako bostekoa-, Veremeenko (1), Nikolic (4), Heckmann (6), McNeal (17), Theis (11), Olinde (2) eta Staiger (12).
96 - Baskonia (28+25+21+22): Larkin (17), Hanga (4), Budinger (17), Shengelia (16) eta Voigtmann (7) -hasierako bostekoa-, Sedekerskis (-), Tillie (8), Blazic (5), Beaubois (9), Diop (4), Laprovittola (-) eta Luz (7).
Epaileak: Belosevic (Serbia), Hordov (Kroazia) eta Latisevs (Letonia).
sevs (Letonia).Zure interesekoa izan daiteke
Baskoniak porrot egin du Joventuten aurka, eta Superkopako finalik gabe geratu da (96-84)
Galbiati: “Ez gaude egoera fisiko edo taktikorik onenean, baina dena gerta daiteke"
Kosner Baskoniak Kenneth Faried aurkeztu du: “Aukera bikaina da”
Alex Len pibot ukrainarra, Baskoniako jokalari berria
A.J. Lawson hegalekoa aurkeztu du Baskoniak
Khalifa Diopek Kosner Baskonia utzi du, eta Cleveland Cavaliers taldean arituko da
Kenneth Fariedek Baskoniaren barneko jokoa indartuko du