Fenerbahce ezustean harrapatu eta garaile atera da Baskonia Istanbulen
Baskonia serio batek ezustean harrapatu du Fenerbahce eta 74 eta 79 gailendu zaio. Emaitza horri esker, arabarrak 14 garaipenekin dira sailkapenean eta gertuago dauzkate playoffak.
Lehen minutuetako akatsak gaindituta, hiruko batek beharrezko bultzada eman dio Baskoniari, eta arabarrak lehen aldiz aurretik jarri dira markagailua, Rafa Luzek egindako bost puntuei esker. Lehen laurdena 18 eta 19 amaitu da.
Bigarrenean, Shane Larkinek zuzendu du arabarren erasoa, 11 puntu egin ditu estatubatuarrak 10 minututan, eta horri esker arabarrak 35 eta 43 iritsi dira atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean, Sito Alonsoren taldeak 12 puntuko aldea ere izan du, baina errebotea kontrolatzeko arazoak izan ditu. Horrek mesede egin dio talde turkiarrari, eta 12 eta 3ko partzialari esker, partidan sartu da berriro (50-52 hurbildu dira).
Baina jaurtiketa libreei eta Tornike Shengeliaren hiruko bati esker, Baskoniak arnasa hartu du eta hirugarren laurdena 55 eta 61 amaitu da.
Azken minutuetan, arabarrek ez dute maila galdu Alonsok errotazio ugari egin arren. Garaipenak ez die ihes egin: 74 eta 79 gailendu dira.
Fitxa teknikoa
74 - Fenerbahce Estambul (18+17+20+19): Bogdanovic (26), Nunnally (-), Kalinic (8), Bennett (9), Vesely (6) -cinco inicial-, Datome (10), Dixon (2), Ugurlu (-), Duverioglu (-), Antic (7) y Mahmutoglu (6).
79 - Baskonia (19+23+18+18): Larkin (19), Beaubois (7), Hanga (7), Tillie (7), Diop (4) -cinco inicial-, Blazic (7), Budinger (7), Luz (10), Shengelia (7) y Voigtmann (4).
Zure interesekoa izan daiteke
Baskoniak porrot egin du Joventuten aurka, eta Superkopako finalik gabe geratu da (96-84)
Galbiati: “Ez gaude egoera fisiko edo taktikorik onenean, baina dena gerta daiteke"
Kosner Baskoniak Kenneth Faried aurkeztu du: “Aukera bikaina da”
Alex Len pibot ukrainarra, Baskoniako jokalari berria
A.J. Lawson hegalekoa aurkeztu du Baskoniak
Khalifa Diopek Kosner Baskonia utzi du, eta Cleveland Cavaliers taldean arituko da
Kenneth Fariedek Baskoniaren barneko jokoa indartuko du