88-99
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak garaipena lortu du Zaragozan

Arabako taldeak 88-99 irabazi dio Tecnyconta Zaragozari eta denboraldiko 15. garaipena eskuratu du Endesa Ligan.
Baskonia. Argazkia: EFE
Baskoniak 88-99 irabazi dio Tecnyconta Zaragozari. Argazkia: EFE

Baskoniak 88-99 irabazi dio Tecnyconta Zaragozari eta denboraldiko 15. garaipena eskuratu du Endesa Ligan. Sailkapeneko laugarren postuan mantentzen da Arabako taldea.

Hasieratik amaieraraino nagusi izan da Baskonia. Lehen laurdenean bost puntuko abantaila (18-25) eskuratu du, eta abantail horrekin iritsi da atsedenaldira (39-44) Sito Alonsok zuzentzen duen taldea.

Atsedenaldiaren ostean Baskoniaren nagusitasuna mantendu egin da, eta Arabako taldeak aldea handitu du (64-72). Azken laurdenean garaipena biribildu du Baskoniak arazo gehiegirik gabe (88-99).

Fitxa teknikoa:

88 - Tecnyconta Zaragoza (18+21+25+24): Sergi García (6), Gecevicius (9), Benzing (19), Fotu (17), Norel (17) -chasierako bostekoa- Kraljevic (2), Juskevicius (11), Servera (-) eta Jelovac (7).

99 - Saski Baskonia (23+21+28+27): Larkin (30), Beaubois (4), Hanga (14), Tillie (2), Diop (-) -hasierako bostekoa- Bargnani (18), Voigtman (14), Laprovittola (2), Budinger (15) eta Rafa Luz (-).

Epaileak: Cortes, Sanchez Monserrat eta Oyon.

errat eta Oyon.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X