Armani Milan-Baskonia, gaur, Italian
Zure interesekoa izan daiteke
Asisa Joventut vs Kosner Baskonia final-laurdenetako play-offeko bigarren partidaren laburpena (82-63)
Paolo Galbiatiren taldeak ezin izan du kanporaketa bigarren partidan itxi, eta igandean Buesa Arenan final bat jokatuko du. Gaizki hasi du jokoa Gasteizko taldeak, eta gero ezin izan diote buelta eman partidari. Ikusi hemen partidako laburpena.
Kosner Baskoniak porrot egin du Badalonan eta hirugarren partida jokatuko da (82-63)
Paolo Galbiatiren taldeak partida hasiera kaskarra burutu du eta gainerako jokoan zehar ordaindu du. Horrela, kanporaketa Buesa Arenan erabakiko da igandean.
Kosner Baskonia vs Asisa Joventut final laurdenetako play-offeko lehen partidaren laburpena (85-71)
Paolo Galbiatiren taldeak, Errege Koparen txapeldunak, aurrerapausoa eman du finalerdietara heltzeko, eta ostiralean Badalonako Olinpic pabiloian txartela lortzeko aukera du. Jokalariek behar bezala jardun dute; Timothe Luwawu-Cabarrotek egindakoa nabarmentzekoa da, besteak beste.
Joventutek gogor jardun du baina Kosner Baskoniak eutsi egin dio, eta aurreneko kolpea eman du (85-71)
Galbiatiren gizonek 21-5eko partziala lortu dute oso fisikoa izan den neurketaren azken txanpan. Eugene Omoruyiren eta Matteo Spagnoloren ekarpena berebizikoa izan da Joventuten defentsari aurre egiteko.
Paolo Galbiati: “Hurrengo denboraldian klubean jarraituko dut"
Kosner Baskoniako entrenatzaile italiarrak Gasteizko klubean jarraituko duela baieztatu du Unicaja Malagaren aurkako partidaren ostean. Galbiatik egunotan bere etorkizunaz sortu den "zarata guztia bertan behera utzi nahi" izan du, eta klubeko presidentearekin hitz egin ondoren, Gasteizko taldea entrenatzen jarraituko duela baieztatu du. "Oso pozik nago zaleekin sortu dudan konexioagatik", gaineratu du.
Galbiatik Baskonian jarraituko duela baieztatu du
Italiako entrenatzaileak zurrumurru guztiak isilarazi ditu baskoniarren aulkian jarraituko duela iragarrita.
Kosner Baskoniak bigarren postuari eutsi dio Unicajari irabazita (92-89)
Kosner Baskoniak Endesa Ligako bigarren postuari eutsi dio Unicaja Malaga 92-89 mendean hartuta liga erregularreko azken partidan.
Kosner Baskoniak Real Madril hartu du mendean, eta bigarren postua du jomugan (83-88)
Kosner Baskoniak 83-88ko emaitzarekin irabazi dio Real Madrili, Movistar Arena pabiloian. Neurketaren azken txanpan Timothe Luwawu-Cabarrot frantziarrak erakustaldia eman du. Baskonia, 24 garaipenekin, Endesa Ligako sailkapeneko bigarren postuan kokatu da, jardunaldi bakar baten faltan.
Badalonan jokatuko du Kosner Baskoniak 2026ko Superkopa, irailaren 19an eta 20an
Valentzia Basketen, Joventuten eta 2025-2026 denboraldiko Endesa Ligaren irabazlearen aurka jokatuko du talde gasteiztarrak; Endesa Liga Baskoniak, Valentziak edo Joventutek irabaziko balute, play-offean hobekien sailkatutako taldea izango da laugarren parte-hartzailea.
Kosner Baskoniak hortzak erakutsi ditu Granadaren aurka (121-85)
Kosner Baskoniak bere hortzak erakutsi ditu igande honetan Coviran Granadaren aurka, eta garaipen sendoa lortu du, 121-85, Endesa Ligako bigarren postua lortzeko lehian.