Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzerapausoa Tenerifen (91-56)

Jipoi handia jaso du Baskoniak Tenerife Iberostarren kontra, sailkapeneko erdialdean dagoen taldearen aurka.
18:00 - 20:00
24 urtean porrotik handiena jaso du Baskoniak Tenerifen (91-56)

Iberostar Tenerife taldeak Laboral Kutxa jipoitu du 91-56 irabazita. Alejandro Martínezek zuzentzen duen taldeak inoiz ACBn lortutako puntu diferentzia handienarekin erdietsi du garaipena.

Ibon Navarroren Baskoniak ez du maila eman. Sailkapenean beherago dagoen taldea izan dute aurrean, baina Tenerife askoz hobea izan da, eta gasteiztarrek atzerapausoa eman dute sailkapenean.

Fitxa teknikoa:

91 - Iberostar Tenerife (22+24+23+22): San Miguel (2), Richotti (14), Rost (15), Sekulic (11), Sikma (8) -hasierako taldea-, Uriz (2), Beirán (10), Lampropoulos (13), Rey (-), Blanco (16) eta Petit (-).

56 - Laboral Kutxa (19+10+14+13): Adams (2), Causeur (8), San Emeterio (9), Tillie (2), Begic (15) -hasierako taldea-, James (16), Iverson (1), Ilimane Diop (-), Hansbrough (3) eta Sedekerskis (-).

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X