Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olinpiakos mendean hartu du Baskoniak, eta aukerak ditu oraindik

Nagusi izan da Laboral Kutxa, eta taldeko lider Olinpiakosi irabazi dio. Lehenengo partida galdu du, zazpi jardunalditan, Greziako taldeak. Baskoniaren 25.000. puntua eskuratu du San Emeteriok.
18:00 - 20:00
Bizirik dirau Laboral Kutxak

Lanak bete ditu, aise, Baskoniak, eta Olinpiakosi Buesa Arenan ibazita, bizirik jarraitzen du Euroligan, eta Top 16ra igarotzeko aukerak ditu oraindik. Baskonistek ez dute huts egin, eta neurketa osoa egin dute, joko onarekin.

Bi aldeek intentsitatearekin hasi dute partida. Lehenengo hiru minutuetan saskiratz bakarra izan da, Spanoulisena. Baskoniaren lehenengoa Bertansek sarut du, hiru minutu eta erdira.

Etxekoek lehenengo aldea ireki dute, Causerrek urrunetik sartutako puntuei esker, eta aurretik bukatu dute lehenengo laurdena (24-17).

Bigarren laurdenean, aldea mantendu du Baskoniak. Aurrean izan duen Olinpiakosen ez zeuden ez Lojeski ezta Printezis ere.

Gainera, historia egin du Gasteizko taldeak, bere Euroligako 25.000. puntua eskuratuta. San Emeterio kapitainak egin du, eta aurretik eraman du taldea atsedenaldira (44-37).

Aldageletatik oso indartsu atera dira etxekoak, eta alde nabarmenak ireki dituzte, 14-3ko partziala lortuta. Lasaitasuna eskuratu du taldeak. Kontrolpean mantendu dute markagailua, bukaerara arte, eta lehiaketako Top 16ra igarotzeko aukerak mantentzen dituzte.

FITXA TEKNIKOA

Laboral Kutxa: Heurtel (18), Causeur (9), Bertans (17), Shengelia (14), Iverson (3) -hasierako boskotea-, San Emeterio (12), Vujacic (4), Tillie, Perkins, Begic (12).

Olympiacos: Mantzaris (2), Spanoulis (27), Darden (7), Petway, Dunston (12) -hasierako boskotea-, Sloukas (5), Hunter (4), Agravanis (7), Kavvadas, Lafayette (6).

Partzialak: 24-17, 20-20, 24-15 eta 21-18.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X