Gaur, 20:45an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lamar Odom ez da Panathinaikosen aurkako partidan egongo

Estatu Batuetako jokalariak ez du Atenasen jokatuko, garrantzirik gabeko Euroligako partidan, ostiralean 20:45ean.
Sergio Scariolo. Argazkia: EFE.

Laboral Kutxak Panathinaikosen aurka jokatuko du ostirelan, Euroligako Top 16an. Partida bakarra irabazi du Baskoniak, eta sailkatzeko aukerarik gabe, tramitea izango da Gasteizko taldearentzat. Partida zuzenean emango dute, ostiralean, ETB1ek eta eitb.com-ek.

Lamar Odom baja izango da Panathinaikosen kontrako neurketan, gerrialdeko gainkarga batengatik. Izarrak prest egon nahi du igandean, Endesa Ligako partida garrantzitsuan, Joventuten aurka.

Baskonia, aukerarik gabe, joko onaren bila arituko da Euroligako gainontzeko neurketetan. Atenasen, final laurdenetara sailkatzeko borrokan arituko da aurkaria, eta partida zaila dirudi Gasteizko taldearentzat. Helburua zazpi porrotetako bolada txarra gelditzea izango da. Urtarrilaren 2tik ez du Euroligan irabazten.

Baskoniak behin baino ez du irabazi Panathinaikosen kantxan, 2006an, eta zortzi aldiz jokatu du han.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X