Laboral Kutxak aurrerapausoa eman nahi du Panathinaikosi irabazita
Laboral Kutxak eta Panathinaikosek hiruna garaipen lortu dituzte aurtengo Euroligan. Ondorioz, gaur, Gasteizen jokatuko duten partidak (zuzenean, 21:00) garrantzi berezia du Top 16rako sailkapena lortzeko orduan.
Fase erregularreko sei jardunaldi jokatuta, arabarrek eta greziarrek hiruna garaipen eta hiruna porrot dituzte; beraz, Scarioloren gizonek aurrerapauso handia emango lukete Panathinaikos mendean hartuz gero.
Gasteiztarrak bolada onean dira: Endesa Ligan hirugarren garaipena jarraian lortu berri dute, eta Euroligan Makabi hartu zuten mendean aurreko jardunaldian.
Bajak: Nocioni eta Caseur
Bajei dagokienez, Andres Nocionik eta Fabien Caseurrek min hartuta jarraitzen dute. Batak belauna bihurritu zuen; besteak, berriz, giltzurrunetako arazoak ditu.
Joaneko partidan, Panathinaikos aise gailendu zen 95 eta 54. Beraz, Laboral Kutxak lanak izango ditu 21 puntuko alde hori iraultzeko.