Mama Dembelek ez du Kutxabank Araskin jarraituko
Base katalanak amaiera eman dio Araskiko etapari azken denboraldian 27 norgehiagoketan parte hartu ondoren.
Mama Dembele ez da Kutxabank Araskiko kide izango datorren denboraldian. Horrela, jokalariak urtebeteko etapa itxi du Arabako taldean, "taldearen motorretako bat" izan ondoren. Gainera, klubak azpimarratu duenez, "bere bertikaltasuna funtsezkoa izan da hainbat jardunalditan, Emakumezkoen Endesa Ligan jarraitzeko helburu nagusia lortzeko".
Dembelek 27 partida jokatu ditu elastiko berdearekin, eta batez beste 6 puntu, 3,2 asistentzia, 2,3 errebote eta 8,3 balorazio-kreditu lortu ditu partidako 21 minutu pasatxoan. Azken urtean egindako lana eta hartutako konpromisoa publikoki aitortu nahi izan du klubak: "Araskik eskerrak eman nahi dizkio Mamari denboraldi honetan egin duen lanagatik eta hurrengo erronkan zorterik onena opa diogu. Eskerrik asko! ".
Zure interesekoa izan daiteke
Araskik Nikola Dudasova eskolta fitxatu du
Jokalari eslovakiarra, 31 urtekoa bera, Leganes taldetik iritsi da euskal taldera; 2025-2026 denboraldian, partidako, batez beste, 10,3 puntu sartu, 3,5 errebote hartu eta 2,4 asistentzia eman ditu.
Maddie Garrickek ez du Kutxabank Araskin jarraituko, lesio baten ondorioz
Talde gasteiztarrak "azkar eta ondo sendatzea" eta "etorkizun pertsonal eta profesionalean zorterik onena" opa dio jokalari australiarrari.
Aleksandra Stanacev, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Jokalari serbiarra Movistar Estudiantes taldetik dator Gasteizera.
Kutxabank Araskik Kristina Higgins fitxatu du
Pibot estatubatuarra taldearen “barruko erreferentea” izateko heldu da Gasteizera.
Montse Brotonsek Kutxabank Araskirekin berritu du
Alacanteko pibotak beste denboraldi batez jokatuko du Araskin, hirugarren denboraldia beteko du elastiko berdea defendatzen.
Kutxabank Araskik Kristina Rakovic fitxatu du
Montenegroko hegaleko pibota Gasteizko proiektu berriko zazpigarren jokalaria da, eta Azulmarino Palmatik dator.
Dominique Toussaintek ez du Kutxabank Araskin jarraituko
Jokalari amerikarrak Endesa Ligako 30 partidak jokatu ditu, batez beste 9,9 puntu, 3,2 errebote eta 2,1 asistentzia eginda.
Kutxabank Araskik Maria Roters hegalekoa fitxatu du
Roters, 25 urtekoa bera, Unicajatik iritsi da euskal taldera; azken denboraldian, oso gertu izan du Endesa Ligarako igoera.
Maddie Garrick, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Australiako hegalekoa CAB Estepona eta Movistar Estudiantesetik igaro ondoren iritsi da Gasteizera, “erreferentzia anotatzailea” izateko helburuarekin.
Kutxabank Araskik Laura Piera fitxatu du
Kataluniako jokalaria Joventut taldean aritu ostean dator Gasteizera.