Bidaideak, Kopako txapeldun
Bidaideak Bilbao BSR taldeak gurpildun aulkiko saskibaloiko Kopa irabazi du igande honetan, apirilaren 23an, finalean Amiab Albacete mendean hartuta 72-80ko emaitzarekin. Ondorioz, Bilboko taldeak iaz lortutako titulua berretsi du.
Estreinako laurdena parekatua izan da. Lehiako lehen sei minutuak pasata Bidaideakek sei puntuko abantaila lortu du (11-17), baina Albacetek hobeto jokatu ditu azken minutuak, eta berdinduta amaitu da lehen laurdena (19-19).
Bigarren laurdenari ondo ekin dio Bidaideakek, markagailuan lau puntuko zuloa irekita (19-23). Hala ere, azkar erantzun du Albacetek eta aurrea hartu du (24-23). Momentu txarra izan du Bilboko taldeak, baina suspertu egin da, eta berriz abantaila hartu du (24-30); hala, Bidaideak bost puntuko abantailarekin heldu da laurdenaren erdialdera (25-30). Pixkanaka-pixkanaka, Bizkaiko taldearen nagusitasuna gero eta nabarmenagoa izan da, eta aldeko 27-39ko emaitzarekin joan da atsedenaldira.
Atsedenaldiaren ostean, nagusi izaten jarraitu du Bidaideakek. Bilboko taldea 13 puntuko errenta izatera iritsi da (36-49), baina erlaxatu egin da hirugarren laurdeneko azken txanpan, eta Albacetek baliatu egin du oparia desabantaila murrizteko. Gaztela Mantxako taldea bost puntura hurbildu da (50-55) hirugarren laurdena bukatzeko minutu bakarra falta zenean. Gainera, Albacetek beste bi saskiratze sartu ditu azken minutuan, eta Bidaideak puntu bakarreko errentarekin heldu da azken laurdenera (54-55).
Bikain ekin dio azken laurdenari Bidaideakek. Asmatu egin du erasoan Yanezek zuzendutako taldeak, eta zortzi puntuko zuloa irekitzea lortu du (58-66). Ondoren, sei puntura murriztu du desabantaila Albacetek (60-66). Geroago, berriz bederatzi puntuko aldea eskuratu du Bidaideakek (62-71), eta aurkaria bost puntura hurbildu den arren (66-71), momentu txarrak ondo kudeatu ditu talde bizkaitarrak. Bederatzi puntuko abantailarekin ekin dio azken minutu t'erdiari Bidaideakek, eta, azkenean, garaipena bereganatu du 72-80ko emaitzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Chicago Bulls taldeak Tiago Splitter Baskoniako jokalari ohia fitxatu du, eta entrenatzaile ibiliko da taldean
Splitterrek, 41 urtekoa bera, Portland Trail Blazers taldea zuzendu zuen, behin-behineko entrenatzaile gisa, 2025-2026 denboraldian, eta taldea play-offetan sartzea lortu zuen. Jokalari ohi brasildarrak, Bulls taldean, Billy Donovan ordezkatuko du karguan.
New York Knicks 53 urte geroago nagusitu da NBAn
New Yorkeko taldeak 90-94 garaitu du San Antonio Spurs partida parekatu batean. Hala, 4-1ko emaitzarekin irabazi du finala.
Wembanyamak beste marka bat hautsi du, play-offetako partida bakar batean 12 tapoi jarrita
Minnesota Timberwolves taldeak San Antonio Spurs garaitu du 102-104 emaitzarekin finalerdietako lehen neurketan. Pibot frantziarrak Mark Eaton, Hakeem Olajuwon eta Andrew Bynumek partekatzen zuten errekorra hautsi du, hamarna tapoirekin.
BBK Bidaideak saskibaloi-taldeak brontzea lortu du gurpildun aulkiko Eurokopan
Bilboko taldeak Dinamo Sassari garaitu zuen, 63-75, hirugarren postua lortzeko finalean.
Valentzia Basketek Hozono Global Jairis garaitu du finalean (70-65), eta bigarrenez irabazi du Erreginaren Kopa
Igandean, Tarragonan, Kopako azkeneko bi edizioetako txapeldunak nor baino nor gehiago lehiatu ziren finalean, 2024an lortutako garaipena errepikatzea lortu du Valentzia Basketek.
Bam Adebayok Kobe Bryanten marka gainditu du, partida batean 83 puntu saskiratuta
Miami Heateko pibotak historia egin du NBAn, Washington Wizardsen aurkako garaipenean, neurketa batean saskiratze gehien lortu dituen bigarren jokalaria delako, Wilt Chamberlainen atzetik.
Errege Kopako hamar jokaldi onenak
Amaitu da saskibaloiko Errege Kopa, eta hemen bildu ditugu txapelketako hamar jokaldi onenak. Jokaldi onena Trent Forresten mate bat izan da.
Bartzelona eta UCAM Murtziaren arteko Errege Kopako final-laurdenetako partidaren laburpena
Barçak Sito Alonsoren taldea gainditu du (91-85), eta Errege Kopako finalerdietan sartu da. Bartzelonako taldeak garaipena eskuratu du azken laurden oso sendo baten ostean.
Valentzia Basket finalerdietara igaro da, Joventut gaindituta (95-84)
Etxeko taldeak lortu du finalerdietarako lehen txartela, Joventut 95-84 mendean hartuta. Real Madril izango du aurkari finalerdietan.
Real Madril Valentziaren aurkaria izango da finalerdietan, Unicaja 100-70 mendean hartu ondoren
Real Madril izango da larunbatean Valentzia Basketen aurkaria saskibaloiko Errege Kopako lehen finalerdian, Unicaja Malaga egungo txapeldunari 100-70 irabazi ondoren, Valentziako Roig Arenan jokatutako final-laurdenetako bigarren kanporaketan.