Kutsatutako bakarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pere Tomasek positiboa eman du koronabirusagatik

Acunsa GBC taldeko gainerako jokalari eta teknikariei egindago frogek emaitza negatiboak eman dituzte.
Pere Tomas
Pere Tomas (Acunsa GBC), baloiarekin Unicajaren kontrako partida baten. Argazkia: EFE

Acunsa GBC taldeko jokalaria den Pere Tomasek positiboa eman du covid-19agatik, asteazken honetan klubak jakinarazi duenez. Taldeko gainerako jokalari eta teknikariei egindako frogek emaitza negatiboak eman dituzte. "Pere Tomas jokalaria etxean isolatuta dago protokoloari jarraituz, eta sintomarik gabe aurkitzen da", adierazi du Gipuzkoa Basketek.

Momentuz, larunbatean Obradoiroren aurka Illunben jokatzea aurreikusita dagoen Endesa Ligako partida mantendu egiten da, nahiz eta ostegunean jokalari eta teknikariek berriro testak pasa beharko dituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X