Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Valdeolmillosek ez du jarraituko Gipuzkoa Basket entrenatzen

Denboraldi amaieran bukatzen zen kontratua ez berritzea erabaki dute bi aldeek.
Sergio Valdeolmillos. Argazkia: EITB
Sergio Valdeolmillos GBCren tapaukarekin. Argazkia: EITB

Sergio Valdeolmillosek ez du Delteco Gipuzkoa Basket entrenatzen jarraituko. Hala jakinarazi du klubak asteazken honetan. Ondorioz, klubak eta entrenatzaileak ez dute berritu denboraldi honen amaieran bukatzen zen kontratua.

Gipuzkoa Basketek esker ona azaldu dio Sergio Valdeolmillosi, "egin duen lanagatik, egin duen esfortsuagatik". Gainera, "onena opa dio etorkizunean, ibilbide profesionalean zein pertsonalean".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X