Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Shengeliak minduta dauka ezkerreko orkatila

Horrenbestez, lau jokalari ditu lesionatuta Baskoniak, Patricio Garino, Rodrigue Beaubois eta Jordan McRae ere min hartuta baitaude.
Shengelia partidatik atzera zen unea. Argazkia: EiTB
Shengelia partidatik atzera zen unea. Argazkia: EiTB

Itxura guztien arabera, Tornike Shengelia Baskoniako jokalariak ezingo du jokatu ostiralean Bartzelona Lassaren aurkako partida; izan ere, igandean, Araba Sarian, Jerusalemgo Hapoelen aurkako partidan, lesionatu egin zen.

Jokalariari egin dioten osasun-azterketak erakutsi duenez, Shengeliak "2. mailako bihurritua egin du ezkerreko orkatilan"; horrenbestez, litekeena da ostiralean Palau Blaugranako partida ez jokatzea.

Horrenbestez, georgiarra ere kontuan hartuta, guztira lau jokalari ditu Baskoniak lesionatuta, Patricio Garino argentinarra, Rodrigue Beaubois frantziarra eta Jordan McRae estatubatuarra ere min hartuta baitaude.

Iragarkia
baskonia_
18:00 - 20:00

Baskoniak erraz menderatu zuen Jerusalemgo Hapoel. Argazkia: EiTB

zkia: EiTB

Publizitatea
X
Publizitatea
X