Gracia Alonso de Armiño bilbotarra, 3x3 saskibaloiko Europako txapeldunordea
Espainiako emakumezkoen 3x3 saskibaloi selekzioak bigarren amaitu du Europako Txapelketa, finalean Herbehereen aurka 16-13 galduta. Jokalari bizkaitarrak, Txell Alarcon eta Helena Oma kataluniarrek eta Marta Canella galiziarrak osatu dute taldea.
Gracia Alonso de Armiño jokalari bilbotarra, baloi baten lehian, Parisko Joko Olinpikoetan, 2024an. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako emakumezkoen 3x3 saskibaloi selekzioak, Gracia Alonso de Armiño bizkaitarrak, Txell Alarcon eta Helena Oma kataluniarrek eta Marta Canella galiziarrak osatutakoak, bigarren amaitu du Anberesen (Belgika) jokatu den Europako Txapelketa, finalean Herbehereen aurka 16-13 galduta.
Espainia nagusi izan zen B multzoan Esloveniaren (21-9) eta Hungariaren (19-14) kontra lortutako garaipenekin, eta horrek final-laurdenetarako ateak ireki zizkion. Kanporaketetan jada, anfitrioiei, belgikarrei, irabazi zieten 20-9ko emaitzarekin, eta finalerdietan Azerbaijan 20-16 hartu zuten mendean.
Finalean, ordea, Espainiako taldeak ezin izan du Herbehereak gainditu (16-13). Zazpigarren domina da Espainiako emakumezkoen taldearentzat txapelketa kontinentalean. Dagoeneko bi urre (2021 eta 2024), lau zilar (2017, 2019, 2023 eta 2026) eta brontze bat (2025) bildu ditu.