Adierazpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GBC Obradoirori irabazteko prest dago, Ponsarnauren ustez

Aldagelan "antsietatea" ez dagoela aitortu du Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak eta orain arte egindako lanaren saria laster helduko dela adierazi du.
Jaume Ponsarnau, Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek Obradoiroren aurka jokatuko du igande honetan (12:15) Endesa Ligako hirugarren jardunaldian, eta Jaume Ponsarnau gipuzkoarren entrenatzailea neurketari buruz mintzatu da. Teknikaria lasai eta baikor agertu da hedabideen aurrean, eta orain arte egindako lanaren saria laster helduko dela adierazi du.

Aldagelan "antsietatea" ez dagoela esan du Ponsarnauk eta taldeak urratsez urrats joan behar duela gaineratu du. Hala ere, garaipena lortzeko defentsako jokoak hobera egin behar duela aitortu du, eta helburua sendotasunari eustea dela.

ETB-1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Endesa Ligako neurketa (igandean, 12:15ean).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X