Atain Jai Alai Leagueko txapelketa ofizialak jokatzen hasiko da
Gorka Mugartegi "Atain" laster sartukodaEraman! proiektuan, enpresak berak astearte honetan jakinarazi duenez. Atzelari bizkaitarra afizionatu mailako jokalaririk nabarmenena da eta Jai Alai Leagueko txapelketa ofizialak jokatzen hasiko da, hau da, zesta-puntako zirkuitu profesionalekoak, Daniako (AEB) denboraldia amaitu bezain laster, otsailaren amaieran.
Atain, Eraman! -ek zehazten duenez, gorpuzkera handiko pilotariada (1 '89 garai, eta 89 kilo), eta indar handikoa pilota jaurtiketan, joan den ekainean Gernikako Nazioen Ligan erakutsi zuen bezala.
Bi urteko jarraipenaren ondoren, Iñaki Osa Goikoetxeak ren ustez Atain heldu egin da Ligako txapelketa handietan pilotari onenen aurka jokatzen hasteko.