Laduche eta Manci Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkan dira, Goitia eta Del Rio garaituta
Ludovic Laduchek eta Mikel Mancik Alex Goitia eta Julen del Rio menderatu dituzte, bi jokotan, 15-8 eta 15-5, 2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen, A multzoan, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, astelehenean. Ondorioz, Laduche eta Manci txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira, eta Goitiak eta Del Riok, ordea, ligaxka horretan aritzeko aukerarik gabe gelditu dira, nahiz eta oraindik partida bat jokatzeke duten, datorren astelehenean, hain zuzen ere, Barandika eta Lopez bikotearen aurka.
Testuinguru horretan, 2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen zehaztuta dago, dagoeneko, zein lau bikotek jokatuko duten urtarrilaren 6an hasiko den finalerdietako ligaxka: A multzoan, Urreisti-Gorka eta Laduche-Manci sailkatu dira, eta, B multzoan, aldiz, Erkiaga-Ibarluzea eta Urrutia-Basque. Horien guztien helburua finalerdietako ligaxkan, otsailaren 16an izango den txapelketako final handian izatea izango da.
Astelehen honetako norgehiagokari dagokionez, Laduche eta Manci, lehen jokoan, nabarmen nagusi izan dira, eta emaitzak, 15-8koak, ondo baino hobeto erakutsi du zer ikusi den Jai Alaiko kantxan. Getariako aurrelaria eta Mutrikuko atzelaria 4-1 aurreratu dira, eta jokoaren amaierara arte izan dute markagailua kontrolpean. Goitia eta Del Riok 4-7koa jarri dute, baina, minutu gutxiren buruan, Laduche eta Manci 13-4raino iritsi dira; markinarra eta gasteiztarra apur bat suspertu egin dira, eta zortzigarren tantoa ere erdietsi dute, baina ezin izan dute gehiagorik egin. Goitiak eta Del Riok akats gehiegi egin dituzte, lehenengo joko horretan.
Egia esan, bigarren jokoan ere ildo beretik jarraitu du norgehiagokak. Laduche eta Manci aise nagusitu dira. Goitiak eta Del Riok lehenengo tantoa egin dute, baina, jarraian, Laduchek eta Mancik zazpi jarraian lortu dituzte. Getariarrak eta mutrikuarrak ez diete inolako aukerarik eman aurkariei; Goitiak eta Del Riok ezin izan dute partidan sartu, ia-ia. Azken finean, jokoaren amaieran izandako 15-5ekoak garaipena eman dio Laduche-Manci bikoteari, eta, halaber, finalerdietako ligaxkarako sailkatzea ere, noski.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.