Laso eta Albisu, Binakako txapeldunak!
Baikoko pilotariak lehen aldiz nagusitu dira txapelketa honetan, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta.
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak, Nafarroa Arenan jokatutako finalean Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia 16-22 garaitu baitituzte. Baikoko bikoteak eraman du une oro jokoaren gidoia, eta Aspeko atzelaria nekatzen saiatu dira garaipena lortzeko.
Partida bizitasun handiz hasi da; izan ere, 48 pilotakada behar izan dituzte lehen tantoa egiteko. Lasok egin du azkenean. Bi bikoteak seguru hasi dira, arriskurik hartu nahi gabe, eta lehen tantoak oso luzeak izan dira. Hala ere, urdinek hartu dute aurrea markagailuan, baina Altuna eta Ezkurdia gehiegi urrundu gabe (3-5).
Amezketako aurrelariak txokoan egindako tanto batekin jarri dira lehenengoz gorriak aurretik markagailuan (6-5). Lasok eta Albisuk atzera bota dituzte ahal izan dituzten pilota guztiak, Ezkurdia nekatzea bilatuz eta Altuna jokotik kanpo utzi nahian. Boleak izan dira Aspeko pilotariaren erantzun nagusia, eta erasoei ondo eusten jakin du (7-9).
Lasok eta Albisuk bideratu dute partidaren gidoia, baina pilotakada hain luzeak izateak erritmoa moteldu du partidak aurrera egin ahala. Zenbait tanto akatsek erabaki dituzte, pilotarien merituek baino (9-12).
Ezkurdiaren nekea nabaria izan da lehen atsedenaldira iristean, eta urdinek bide beretik jarraitu dute hori aprobetxatzeko. Laso eta Albisuren jokoak eman du emaitza, eta horrela lortu dute lehen aldea markagailuan (10-13).
5 tanto jarraian eginez egin du ihes bikote urdinak (10-18). Baina Altunak eta Ezkurdiak ez dute amore eman, eta 3 tanto jarraian egin dituzte aurkariak urduri jartzeko (13-18).
Orduan, berriz agertu dira akatsak. Altuna jokoa aurrera eramaten saiatu da gantxoak baliatuz, eta tanto bikain bat ere egin du (15-19).
Azken tantoetan hasierako bizitasuna izan da berriro, eta lehia estua izan da Lasok eta Albisuk azken tantoa egin arte (16-22).
Zure interesekoa izan daiteke
A zer-nolako errematea Joseba Ezkurdiarena!
Joseba Ezkurdiak ikuskizun ederra eman du Legazpiko Urbeltz frontoian, Arkaitz Gabirondorekin batera Jon Ander Peña eta Ander Imazen aurka jokatu duen partidan. Arbizuko pilotariak atzetik bueltan eskuinez eraman du gainera etorri zaion pilota, eta tantoari bukaera ezin hobea eman dio gero.
Jon Ander Albisu: “Faborito kartel hori irabazi egin dugu, kantxan erakutsi dugun mailagatik”
Unai Laso eta Jon Ander Albisu elkarrizketatu ditugu ataunen, Binakako Txapelketa irabazi eta biharamunean. Ospakizunak luzatu ziren arren, bi pilotariak pozik eta harro ageri dira.
Ataundarrek omenaldi beroa egin diote Albisuri
Eguraldi eskasak ez du harrera zapuztu. Aurreskua dantzatu diote, eta bertsolariek bertsoak bota dizkiote. Ustekabeko nagusia Unai Lasok eman dio pilotari ataundarrari, atzelariak ez baitzuen espero aurrelariak omenaldian parte hartzea. Albisu herriarekin "oso eskertuta" azaldu da.
Laso eta Albisu txapeldunek senideekin eta lagunekin ospatu dute, igande gauean, Binakako finalean lortutako garaipena
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk, arratsaldean, Nafarroa Arenan, finalean, Altuna III.a eta Ezkurdia menderatu zituzten; gauean, senideekin eta lagunekin ospatu dute, giro ederrean.
Jon Ander Albisu, Binakako finaleko pilotaririk onena
Atzelari ataundarrak, Unai Lasorekin batera lortutako txapelaz gain, finaleko pilotaririk onenarentzako saria ere eskuratu du, igandean, Nafarroa Arenan.
Ia 3 minutu iraun ditu finaleko tantorik onenak!
Tanto gogorra eta oso lehiatua izan da 9 eta 13koa. 2:59ko iraupena izan du eta guztira 69 pilotakada eman dituzte finaleko lau protagonistek. Finalak izan duen tentsioaren eta lehiakortasunare adierazle garbia.
ARGAZKI-GALERIA: Unai Laso eta Jon Ander Albisuk irabazitako Binakako Txapelketako finalak utzitako irudi ikusgarriak
Unai Laso eta Jon Ander Albisu 16-22 gailendu zaizkie Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdiari, Nafarroa Arenan jokatutako 2026ko Binakako Txapelketako finalean. Galeri honetan, neurketak utzitako hainbat une esanguratsuren argazkiak aurkituko dituzue.
Unai Laso hunkitu egin da Txus Villalabeitia fisioterapeutaren mezuarekin
Jon Ander Albisurekin batera Binakako Txapelketako finala irabazi eta gero, Unai Lasok hamaika zorion mezu jaso ditu, tartean Txus Villalabeitia fisioterapeutarena.
Albisuren ama eta anaia: “Ametsa bete da"
Jon Ander Albisuren ama eta anaia pozez gainezka agertu dira Baikoko pilotariak partida irabazi ostean. Bitxikeria bat ere kontatu dute: pilotariaren alabak amets egin zuen aitak txapela irabaziko zuela.
Unai Laso: "Oso hunkituta nago"
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak. Baikoko pilotariak lehen aldiz nagusitu dira txapelketa honetan, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta. Lasok hunkituta egin ditu lehen adierazpenak.