Goitia-Del Rio eta Laduche-Manci partida, Winter Seriesen 8. jardunaldian, ETB1en eta eitb.eus-en
Alex Goitiak eta Julen del Riok Mikel Mancisidor 'Manci' eta Ludovic Laduche izango dituzte aurrez aurre, A taldean, Eusko Label Winter Seriesen 8. jardunaldian, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. EITBk norgehiagoka ikusteko aukera emango du, ETB1en eta eitb.eus-en, 21:45etik aurrera.
Laducheren eta Manciren azken garaipenak Barandika eta Lopez —ordura arte, A taldeko faboritoak— finalaurreko ligaxkatik kanpo utzi zituen. Hala eta guztiz ere, oraindik ez dago garbi zein bikotek egingo duen aurrera. Goitiak eta Del Riok Laduche eta Manci baino 4 puntu edo gehiago behar dituzte. Lehen bikoteak bi partida dituzte hori lortu ahal izateko; bigarrenak, ordea, bakarra.
Laduche eta Manci menderatuta, eta emaitzaren arabera, Goitia-Del Rio bikoteak sailkatzeko aukera izango luke, nahiz eta Barandikaren eta Lopezen aurka galdu, abenduaren 23ko hitzorduan, txapelketaren 9. jardunaldian.
Zure interesekoa izan daiteke
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak, Jon Zabalak eta Ludovic Laduchek egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko tantorik onenak.
Goitia eta Lekerika: ''Pozik, finalerdietan gaude''
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak, astelehenean, Eusko Label Winter Seriesen, garaipena eskuratu dute, Ludovic Laduche eta Jon Zabala aurkari, eta, horrenbestez, txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira.
Goitia eta Lekerika eta Johan eta Gorka, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkara
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak Laduche eta Zabala menderatu dituzte, bi jokotan, 15-12 eta 15-14, eta emaitza horrek sailkatzeko aukerarik gabe utzi ditu Erkiaga eta Ibarluzea eta asteleheneko partidan galtzaile atera den bikotea.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko hiru tanto onenak
Jean Olharanek eta Aritz Erkiagak egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko tantorik onenak.
Olharanek eta Gorkak bigarren garaipena lortu dute eta Erkiaga eta Ibarluzea ia aukerarik gabe utzi dituzte
Aurrelari bearnotarra eta atzelari lapurtarra nagusi izan dira lehen jokoan (11-15), baina bigarren partzialean bizkaitarrek buelta eman diote egoerari (15-8). Partida hirugarren jokoan erabaki da, non azken hiru tantoak aurrenekoek egin dituzten (4-5).
Gorka Sorozabal: "Oso partida zaila izan da eta zorte pixka bat izan dugu"
Min hartuta dagoen Johan Sorozabal berriro ordezkatu duen Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek osatutako bikoteak hiru jokotan (11-15, 15-8 eta 4-5) irabazi diete Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzeari, azken bi edizioetako txapeldunei, Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatutako Eusko Label Winter Serieseko seigarren jardunaldian.
Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Gorka Eusko Label Winter Serieseko partidaren azken tantoa
Jean Olharanek eta Gorka Sorozabalek 3 setetan menderatu dituzte Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea (11-15, 15-8 eta 4-5). Hemen partidako azken tantoa.
Johan Sorozabalek ez du astelehenean Erkiaga eta Ibarluzearen aurkako partida jokatuko
Aurrelari lapurtarrak orkatilako lesiotik osatu gabe jarraitzen du eta Olharanek ordezkatuko du abenduaren 1ean.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko hiru tanto onenak
Xabi Barandikak eta Ekaitz Mendizabalek, 'Goixerrik' egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 5. jardunaldiko tantorik onenak.
Eusko Label Winter Series Barandika-Basque vs Goixerri-Manci partidako estatistikak
Txapelketako bosgarren jardunaldian, Xabi Barandikak eta Thibault Basquek Ekaitz Mendizabal "Goixerri" eta Mikel Manci menderatu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-6. EITBk partidako estatistikak jaso ditu.