Amaia Aldaik hirugarrenez jarraian irabazi du Lau t'erdiko txapela
Amaia Aldai aurreko bi urteetako Lau t'erdiko txapelduna nagusitu da Durangon, Goiuri Zabaletaren aurka jokatutako finala 22 eta 13 irabazita. Bizkaitarrak faboritotzat jotzen zuten aurreikuspenak bete ditu, eta nagusi izan da kantxan. 14 urteko nafarrak, aldiz, galtzaile atera arren, joko ederra eta ausardia erakutsi ditu.
Banakoa izan da final osoan izan den berdinketa bakarra. Zabaletak, hala ere, ez dizkio gauzak erraz jarri txapeldunari, azken emaitzak alde zabala erakutsi arren. Dimoztarrak izan duen lehen alde esanguratsua 6 eta 1ekoa izan da, baina nafarrak 7 eta 6koa jarri du markagailuan, piloteoan eroso dabilela erakutsita.
Esperientziaz eta indar fisikoaz baliatuta, Amaia Aldaik aurrea hartu du berriro markagailuan; 14 eta 7 jarri da, baina tanto gehienak asko landu behar izan ditu. 14 eta 9koa tanto ederra izan da, finaleko onena. Txapela gero eta gertuago zuen Amaiak.
Emaitzak konfiantza eman dio Aldairi, eta 19 eta 9 aurreratu da, 10 tantoko aldea lortuta. Zabaletak beste lau tanto egin ditu, azken emaitza 22 eta 13an uzteko.
Aldaik merezimendu osoz irabazi du Lau t'erdiko txapela, hirugarrenez jarraian, kaiolako erregina dela berretsita.
Finaleko tanto guztiak: 1-0, 1-1, 2-1, 3-1, 4-1, 5-1, 6-1, 6-2, 6-3, 7-3, 7-4, 7-5, 7-6, 8-6, 9-6, 10-6, 11-6, 12-6, 12,7, 13-7, 14-7, 14-8, 14-9, 15-9, 16-9, 17-9, 18-9, 19-9, 19-10, 20-10, 20-11, 20-12, 20-13, 21-13, 22-13.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume Master Cupeko 2026ko San Fermin Torneoa asteburuan hasiko da
Zortzi bikote arituko dira txapela janzteko borrokan, bi multzotan bereizita: A multzoan, Zabaleta-Erasun, Aldai-Bergara, Arrizabalaga-Bertiz eta Ruiz de Infante-Zabala; eta B multzoan, Etxegarai-Gaminde, Salsamendi-Mendizabal, Sagardui-Arrillaga eta Ibarrola-Capellan. Finala uztailaren 11n jokatuko dute, Labriten.
Sagardui eta Gaminde, Nafarroako Irekiko txapeldunak
Alize Sagardui goizuetarrak eta Enara Gaminde laukiztarrak irabazi dute Nafarroako Irekia, Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarra eta Itxaso Erasun zizurkildarra 22-20 menderatuta.
Ruiz de Infante-Erasun vs Sagardui-Gaminde, Labrit berrituak hartuko duen lehen finala
Alize Sagardui eta Enara Gaminde, binakako txapelketaren egungo txapeldunak, faboritoak dira igandeko neurketari begira. Lehiaketako norgehiagoka guztiak irabazita iritsi dira finalera goizuetarra eta laukiztarra, tartean, finalerdia. Finala, zuzenean, jarraitu ahal izango da igande honetan, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta kirolakeitb.eus-en.
Sagardui-Gaminde eta Ruiz de Infante-Erasun, Nafarroako Emakume Master Cupeko finalera
Sagardui eta Gamindek Salsamendi eta Mendiburu 22 eta 13 irabazita lortu dute txartela, eta, Ruiz de Infante eta Erasun, Zabaleta eta Arrillagari 22 eta 19 irabazi ostean sailkatu dira. Finala igandean jokatuko dute.
Nafarroako Irekia martxoaren 28a eta maiatzaren 3a bitartean jokatuko da
Nafarroako Irekia larunbat honetan hasiko da, Zugarramurdin, eta final handia Iruñeko Labriten jokatuko da, maiatzaren 3an. Guztira, zortzi bikote arituko dira lehian, tartean zortzi pilotari nafar.
Etorkizun oparoa, Emakume Master Cup txapelketan
Alize Sagardui eta Enara Gaminde dira Emakume Master Cup Txapelketako Binakako txapeldunak, finalean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara menderatuta. Bikote txapeldunak finalean bizitakoa kontatu du elkarrizketa honetan.
Sagardui eta Gaminde: "Azken partean sufritu egin dugu eta apur bat larritu gara"
Alize Sagardui eta Enara Gaminde Emakume Master Cupeko Binakako txapeldunak dira, finalean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara 22-17 garaituta.
Finaleko azken tantoa eta sari banaketa
Alize Sagardui eta Enara Gaminde nagusitu dira 2026ko Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finalean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara mendean hartuta (22-17). Gaminderen hirugarren txapela da, hirurak aurrelari ezberdinekin irabazi ditu; 14 urteko Sagarduirentzat, aldiz, lehenengoa da.
Sagardui eta Gaminde, Binakako txapeldun
22-17 menderatu dituzte Arrizabalaga eta Bergara, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako finalean, ezustekoa emanda.
Emakume Master Cupeko Binakako finalistek iganderako materiala hautatu dute
Arrizabalaga-Bergara eta Sagardui-Gaminde bikoteek jokatuko dute Eskuz Binakako Emakume Master Cupeko finala, igandean, Eibarko Astelena frontoian. Lau pilotariak gogotsu agertu dira, finala jokatzeko prest.