Hamabi pilotari izango dira lehian 2026ko Buruz Buruko Txapelketan; apirilaren 3an hasiko da
Finala Nafarroa Arenan jokatuko dute, maiatzaren 31n. 2025eko ekitaldiarekin alderatuta, Bakaikoa Senarren ordez arituko da, Baikon, eta Aspen ez da aldaketarik izango. Final-zortzirenetan, partida hauek izango dira: Dario-Elordi, Bakaikoa-Zabala, Peña II-P. Etxeberria eta Ezkurdia-Jaka.
Jokin Altuna, sakean, eta Unai Laso, zain; biak ala biak dira faborito nagusietakoak, txapela janzteko. Argazkia: EFE.
Hamabi pilotari izango dira lehian 2026ko Buruz Buruko Txapelketan; apirilaren 3an hasiko da, ostiralez, eta asteartean aurkeztu dute, Bilbon. Finala Nafarroa Arenan jokatuko dute, maiatzaren 31n. 2025eko ekitaldiarekin alderatuta, Bakaikoa Senarren ordez arituko da, Baikon, eta Aspen ez da aldaketarik izango, duela urtebeteko pilotariak arituko baitira aurten ere. Final-zortzirenetan, partida hauek izango dira: Dario-Elordi, Bakaikoa-Zabala, Peña II-P. Etxeberria eta Ezkurdia-Jaka.
Testuinguru horretan, hamabi pilotari hauek ibiliko dira 2026ko Buruz Burukoan:
Asperen aldetik:
Jokin Altuna
Dario Gomez
Javi Zabala
Peio Etxeberria
Joseba Ezkurdia
Aitor Elordi
Baikon:
Iñaki Artola
Unai Laso
Iker Larrazabal
Erik Jaka
Jon Ander Peña
Joanes Bakaikoa
Final-zortzirenetako kanporaketetan, honako partida hauek izango dira:
Apirilaren 3an, ostiralez, Bastidan: Dario-Elordi
Apirilaren 4an, larunbatez, Logroñon: Bakaikoa-Zabala
Apirilaren 4an, larunbatez, Zarautzen: Peña II-P. Etxeberria
Apirilaren 5ean, igandez, Lizarran: Ezkurdia-Jaka
Final-laurdenetako ligaxkan, partida hauek daude zehaztuta (lau zerrendaburuak aritu dira neurketa horietan):
Apirilaren 10ean, ostiralez, Azkoitian: Artola-Larrazabal
Apirilaren 11n, larunbatez, Iruñean: Altuna III-Laso
Arestian esan bezala, finala Nafarroa Arenan jokatuko dute, Binakako Txapelketan ere egin dutenez.