Hautatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albisu, Imaz, Iztueta eta Mariezkurrena II, Baikoren atzelariak Binakako Txapelketarako

Baiko Pilotak Binakakoa jokatuko duten bere lau atzelariak ezagutzera eman ditu. Jon Ander Albisu, Ander Imaz, Martxel Iztueta eta Jon Mariezkurrena pilotariek bermatuta dute parte-hartzea 2024-2025 txapelketan.
Martxel Iztueta
Martxel Iztueta, Baiko Pilotako pilotaria. Argazkia: EITB Media

Baiko Pilotak 2024-2025 Binakako Txapelketarako bere lau atzelariak ezagutzera eman ditu astearte honetan, azaroaren 19an. Oraindik, enpresak ez du jakitera eman zeintzuk izango diren bere lau aurrelariak.

Jon Ander Albisu, Ander Imaz, Martxel Iztueta eta Jon Mariezkurrena dira Baikok Binakakorako hautatutako atzelariak. Beraz, lau horiek bermatuta dute Binakako Txapelketan parte hartzea.

Baikok hurrengo egunetan jakinaraziko ditu zeintzuk diren bere lau aurrelariak 2024-2025 Binakako Txapelketarako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X