Laso eta Imaz izango dira finalean, Altuna eta Martijarekin batera
Unai Lasok eta Ander Imazek osatzen duten bikotea Binakako Txapelketako finalera sailkatu da igande honetan. Baiko enpresako bikoak 16 tantora iritsi behar zuen Jokin Altunaren eta Julen Martijaren aurkako neurketan, txapelketako finalerdietako ligaxkari amaiera eman diona, hain zuzen ere, eta hala egin dute.
Norgehiagoka hasi aurretik euren aurkariak dagoeneko ziurtatu zuten finalean izango zirela, ondorioz, Laso eta Imazengan zegoen jarrita lehiako presio osoa, baina ondo jakin dute hura kudeatzen.
izan ere, erabat agintzen kantxaratu dira Astelenako pilotalekura, beste martxa batekin Aspeko bikotearekin alderatuta, eta azkar zabaldu dute zuloa markagailuan, batetik Laso eraginkor ibili delako, eta, bestetik, aurkariek bere mailatik behera jardun dutelako (1-5 eta 2-10).
Uneoro izan dira aurretik Baikokoak, eta Elezkano II.ak eta Zabaletak finalera sailkatzeko izan zitzaketen itxaropenak (Laso eta Imaz 16. tantora ez iristea behar zuten) laster geratu dira zapuztuta, norgehiagoka ziztu bizian geratu baita erabakita urdinen alde (3-14, 5-16 eta 6-22).
Horrenbestez, apirilaren 3an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den Binakako final handian gaurko protagonista berak izango dira berriro aurrez aurre.
PARTIDAKO EMAITZA TANTOZ TANTO: 0-2, 1-2, 1-3, 1-4, 1-5, 2-5, 2-6, 2-7, 2-8, 2-9, 2-10, 3-10, 3-11, 3-12, 3-13, 3-14, 4-14, 4-15, 5-15, 5-16, 5-17, 5-18, 5-19, 6-19, 6-20, 6-21 eta 6-22.
Zure interesekoa izan daiteke
Peñak Lasoren papera bete du Altuna eta Ezkurdia garaitzeko (14-22)
Peña II.ak eta Albisuk 14-22 garaitu dituzte Altuna eta Ezkurdia Binakako Txapelketaren 11. jardunaldian. Baikoko bikoteak ziurtatuta zuen sailkapena, baina Aspekoak kontuz ibili beharko du azken jardunaldietan.
Elordi eta Zabaleta nagusi, arazoek markatutako Artolaren itzuleran (6-22)
Elordik eta Zabaletak zazpigarren garaipena eskuratu dute Binakako Txapelketako 11. jardunaldian, Artola eta Imaz 6-22 menderatuta. Partidak hasieran parekatua zirudien arren, Artolak kolpe txarra hartu du ezker eskuan, eta horrek neurketa desorekatu du.
Larrazabalek eta Mariezkurrenak puntu baliotsua lortu dute Etxeberria eta Rezusta garaituz (16-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketako 11. jardunaldian, P. Etxeberria eta Rezusta 16-22 garaituta. Azken horiek, aldiz, oso zail izango dute txapelketan aurrera egitea.
Peñak Laso ordezkatuko du igandean Iruñean
Lasok giharretako mina du hankan, eta Peña II.ak ordezkatuko du igande honetan Nafarroa Arenan jokatuko den Binakako Txapelketako 11. jardunaldian.
Elordik eta Zabaletak 22-19 garaitu dituzte Etxeberria eta Rezusta, azken unean partida iraulita
Binakako Txapelketako 10. jardunaldian, Elordi eta Zabaleta 4-15 galtzen hasi dira, baina partida irauli eta 22-19 irabazi diete Etxeberriaei eta Rezustari. Gorriak bigarren postuan daude sailkapenean, 6 punturekin; urdinek, berriz, azken postuan jarraituko dute, 2 punturekin.
Lasok eta Albisuk finalerdietarako txartela eskuratu dute Larrazabal eta Mariezkurrena garaituta (22-19)
Lasok eta Albisuk gogotik egin behar izan dute lan Larrazabal eta Mariezkurrena mendean hartzeko, Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. Horri esker, finalerdietara sailkatu dira.
Zabala eta Martija gogor aritu behar izan dira Altuna eta Ezkurdia garaitzeko (15-22)
Zabalak eta Martijak 15-22 menderatu dituzte Altuna eta Ezkurdia Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. 14-14 berdindu ostean, hortik aurrera partida urdinena izan da.
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Lasok eta Albisuk erakustaldia eman dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (5-22)
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk zortzigarren garaipena eskuratu dute Martxel Iztuetaren eta Erik Jakaren aurka Ogetan. Urdinek hasieratik partidaren gidaritza izan dute, eta 5-10ekoaren ostean, ez diete aurkariei inolako aukerarik eman partida amaitu arte.
Etxeberriak eta Rezustak asko kostatako garaipena lortu dute Zabalaren eta Martijaren aurrean (22-21)
Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak 22-21 irabazi diete Javi Zabalari eta Julen Martijari, Adarragan. Partida oso gogorra eta estua izan da. Gorriak 12-18 galtzen joan dira, baina, azkenean, markagailua irauli eta bigarren puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan.