Binakako Txapelkea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Binakakoaren finalerdiak urriaren 3an eta 4an hasiko dira; finala, aldiz, 18an

Aspe Pelotak azaldutako oharraren arabera, abuztuaren 5ean amaituko da aurrez erositako sarrerak itzultzeko epea eta sarrerak mantendu nahi dituztenei orduan aukeratutako eserlekuak egokituko zaizkie.
Artxiboko irudia
Artxiboko irudia

2020ko Binakako Txapelketaren datak zehaztu dira. Finalerdietako bigarren jardunaldia urriarean 3an eta 4an jokatuko da, Iruñean eta Eibarren. Hirugarren jardunaldia, aldiz, urriaren 10ean eta 11n jokatuko dira, Tolosan eta Iruñean berriro ere. Azkenik, Bilboko Frontoioak final handia hartuko du, urriaren 18an.

Aspe Pelotak egindako oharraren bitartez, bertan behera gelditu zen Binakako txapelketaren data berriak zehaztu dira.

Halaber, sarreren kontuaz ere berba egin dute. Oharrak adierazi duenez, abuztuaren 5ean amaituko da aurrez erositako sarrerak itzultzeko epea. Beraz, data horretatik aurrera ez da dirurik itzuliko.

Bestalde, adierazpenak jaialdi horietarako sarrerak mantendu nahi dituztenei orduan aukeratutako eserlekuak egokituko zaizkielaren berri eman du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X