12. jardunaldiaren laburpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkurdia eta Martija, finalerdietatik gertu

Aspeko bikoteak garaipen bat gehiago behar du finalerdietarako sailkapen zuzena ematen duen bigarren postua eskuratzeko.
20200210170945_binakakoa_
18:00 - 20:00
Binakako Txapelketako sailkapena 12. jardunaldiaren ostean

Asteburu honetan jokatutako Binakako Txapelketako hamabigarren jardunaldiak Aspeko bikoteen lau garaipen ekarri ditu, Baikoko bikoteen aurrean.

Alde batetik, Ezkurdiak eta Martijak beste puntu bat eskuratu zuten igandean, Tafallan, Artola-Imaz bikoteari 22-10 irabazita; ondorioz, garaipen bakarrera daukate finalerdietara zuzenean sailkatzeko aukera.

Aipatu finalerdietan izateko eskubidea dagoeneko ziurtatu dutenak Jaka eta Zabaleta dira, eta asteburu honetan berriro berretsi dute oso sasoiko daudela, ostiralean irabazi egin baitzuten Olaizola eta Arangurenen aurkako lehia (22-17).

Bestalde, Irribarria eta Rezustak garaipena lortu zuten (bikotearen bosgarrena) Victor eta Mariezkurrena II.aren kontra (22-16), eta, modu horretan, haientzat berebiziko garrantzia izan dezakeen puntua erdietsi zuten, seigarren postua bereganatzeko bidean. Izan ere, lehia estuan ari dira Olaizola eta Urrutikoetxearekin, seigarren postu hori baita play-offetarako azken txartela ematen duena.

Gainera, bi bikoteek elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak igande honetan, Tolosan, erabakigarria izan daitekeen norgehiagokan, lehendabizikoen garaipenak aukerarik gabe utziko bailituzke Aimar eta Urruti.

Azkenik, Altunak eta Galarzak oraindik ere bigarren postua eskuratzeko itxaropena dute, nagusi izan baitziren Laso eta Albisuren aurrean (22-18).

BINAKAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA

BikoteakPartidakTantoak
Jok.
Irab. Ald. Kont.+/-
1.
Jaka-Zabaleta1210260178+82
2.Ezkurdia-Martija128246216+30
3.Artola-Imaz127231221+10
4.Altuna-Galarza127233224+9
5.Laso-Albisu126231241-10
6.Irribarria-Rezusta125226228-2
7. Olaizola-Urrutikoetxea124193247-54
8.Victor-Mariezkurrena 121198263-65

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X