8. JARDUNALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaka-Zabaleta, lider sendoak; Bengoetxea eta Mariezkurrena, ia aukerarik gabe

Sailkapenaren buruan dagoen bikoteak bi garaipenera zabaldu du bigarren sailkatuekiko aldea; aitzitik, bikote nafarrak garaipen bakarrarekin jarraitzen du.
20200105200623_jakazabaleta_
18:00 - 20:00
Jakak eta Zabaletak lidertza sendotu dute

Binakako Txapelketako zortzigarren jardunaldiak argi utzi du Jakak eta Zabaletak orain arteko bikoterik indartsuena osatzen dutela; izan ere, Irribarria eta Rezustari (16-22) irabazi ostean, lidergoan jarraitzen dute lehia bakarra galduta, eta bi puntuko aldea dute Ezkurdia-Martija eta Altuna-Galarza bikoteekiko (bost garaipen dituzte).

Aipatutakoen atzetik, laugarren eta bosgarren postuan, Artola-Imaz eta Laso-Albisu daude, horiek ere berdinduta, lau neurketa bereganatuta eta gero.

Horien atzetik, play-offetan sartzeko azken tokiaren bila, Irribarria-Rezusta eta Olaizola-Urrutikoetxea ageri dira. Bi bikoteek hiru lehia irabazi dituzte, eta seigarren eta zazpigarren postuan daude kokatuta, hurrenez hurren.

Sailkapeneko azken muturrean, aldiz, Bengoetxea eta Mariezkurrena daude, norgehiagoka bakarrean nagusitzea lortu ostean. Ondorioz, aurrera egiteko aukera gutxi dituzte.

Hurrengo asteburuko partidak:

Urtarrilaren 17an, Buñuelen

Irribarria-Rezusta vs Ezkurdia-Martija

Urtarrilaren 18an, Mungian

Olaizola II.a-Urrutikoetxea vs Artola-Imaz

Urtarrilaren 18an, Iruñean

Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena II.a vs Laso-Albisu

Urtarrilaren 19an, Eibarren

Jaka-Zabaleta vs Altuna III.a-Galarza

BINAKAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA

BikoteakPartidakTantoak
Jok.
Irab. Ald. Kont.+/-
1.
Jaka-Zabaleta87175114+61
2.Ezkurdia-Martija85171149+22
3.Altuna-Galarza85162143+19
4.Artola-Imaz84155153+2
5.Laso-Albisu84153164-11
6.Irribarria-Rezusta83139159-20
7. Olaizola-Urrutikoetxea83131160-29
8.Bengoetxea-Mariezkurrena 81131175-44

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X