4. jardunaldiko laburpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garaiturik gabeko bikoterik ez, laugarren jardunaldiaren ostean

Jaka-Zabaleta eta Artola-Imaz bikoteek jarraitzen dute sailkapenaren buruan, lehenengoz partidak galdu arren.
20191216201800_irribarriarezusta_
18:00 - 20:00
Irribarriak eta Rezustak garaipena lortu dute Artolaren eta Imazen aurka

Binakako Txapelketako laugarren jardunaldiak sailkapena pixka bat gehiago estutzea ekarri du, bi bikote liderren eta haiengandik gertuen dauden bikoteen arteko aldea garaipen bakarrera murriztu baita.

Izan ere, Jaka-Zabaletak eta Artola-Imazek txapelketako estreinako porrotak izan dituzte jardunaldi honetan. Lehenengoek  galdu egin zuten igandean, Eibarren, Lasoren eta Albisuren aurka (22-21); bigarrenek, ostera, astelehen honetan eman behar izan dute amore Irribarriaren eta Rezustaren aurrean (22-16), Tolosako Beotibarren jokatutako lehian.

Horrenbestez, Laso-Albisu eta Irribarria-Rezusta bikoteek euren bigarren puntua eskuratu dute. Gauza bera erdiesteko gai izan dira bai Ezkurdia eta Martija, bai Altuna eta Galarza ere, asteburu honetan mendean hartu baitituzte Bengoetxea-Mariezkurrena (22-19) eta Olaizola-Aretxabaleta (22-16), hurrenez hurren.

Azken bi hauek dira sailkapeneko azken postuetan kokatuta daudenak, lau partida jokatu eta bakarra irabazita.

BINAKAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA

BikoteakPartidakTantoak
Jok.
Irab. Ald. Kont.+/-
1.
Jaka-Zabaleta438764+23
2.Artola-Imaz438267+15
3. Ezkurdia-Martija428579+6
4.Laso-Albisu428379+4
5.Altuna-Galarza 4277770
6.Irribarria-Rezusta426681-15
7. Bengoetxea-Mariezkurrena 417587-12
8.Olaizola-Urrutikoetxea416587-22

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X