Jaka eta Zabaleta dira lider, bigarren jardunaldiaren ostean
Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiaren ostean, Jaka-Zabaleta eta Artola-Imaz bikoteak dira lehen bi partidetan garaipenak lortu dituzten bakarrak. Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta daude lehen postuan, tanto alde hobea dutelako.
Jardunaldia ostiralean hasi zen, Jaka-Zabaleta bikoteak Altuna III.aren eta Galarzaren aurka lortu zuen garaipenarekin (22-17). Ondorioz, Jokin Altunak eta Ladis Galarzak ez dute neurketarik irabazi, momentuz.
Bestalde, larunbatean bi norgehiagoka jokatu ziren. Bengoetxea VI.ak eta Aretxabaletak irabazi egin zuten Lasoren eta Albisuren aurka (22-21); horrenbestez, Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk partidarik irabazi gabe segitzen dute. Txapelketan lehen garaipena lortu zuten Irribarriak eta Rezustak, Ezkurdiari eta Martijari 22-21 irabazita.
Azkenik, igandean, Artolak eta Imazek aise irabazi zuten Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen kontra jokatu zuten partida, 13-22ko emaitzarekin.
| BINAKAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA | |||||
| Bikoteak | Irabazitako partidak |
Aldeko | Kontrako tantoak | Tanto aldea | |
| 1 | Jaka - Zabaleta | 2 | 44 | 22 | +22 |
| 2 | Artola - Imaz | 2 | 44 | 31 | +13 |
| 3 | Ezkurdia - Martija | 1 | 43 | 39 | +4 |
| 4 | Bengoetxea VI.a - Aretxabaleta | 1 | 43 | 43 | 0 |
| 5 | Olaizola II.a - Urrutikoetxea | 1 | 35 | 43 | -8 |
| 6 | Irribarria - Rezusta | 1 | 27 | 43 | -16 |
| 7 | Laso - Albisu | 0 | 39 | 44 | -5 |
| 8 | Altuna III.a - Galarza | 0 | 34 | 44 | -10 |