Lehen jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artola eta Mariezkurrena, Binakako Txapelketako lehen liderrak

Garaipena lortu dute Bengoetxea-Imaz bikotearen aurka (14-22) lehen jardunaldian eta tanteogataik sailkapeneko lehen postuan kokatu dira.
MARIEZKURRENA ARTOLA EITB
18:00 - 20:00
Artola-Mariezkurrena, garaile Bengoetxea VI-Imaz bikotearen aurka

Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena dira Binakako Txapelketako lehen liderrak, estreinako jardunaldia jokatu ostean. Artolak eta Mariezkurrenak garaipena lortu dute 14-22ko emaitzarekin Oinatz Bengoetxearen eta Ander Imazen aurka Tolosan.

Beste hiru bikotek ere lehen puntua eskuratu zuten lehen jardunaldian. Irribarria eta Zabaleta bigarren postuan daude Elezkano II-Rezusta bikoteari 15-22 irabazita, Altuna III.a eta Martija hirugarren daude Ezkurdia eta Galarza 19-22 menderatuta. Laugarren postua Olaizola II-Albisu bikotearentzat da Urrutikoetxeari eta Aretxabaletari 22-21 irabazi baitzioten.

Hain zuzen ere, bosgarren postuan dago Urrutikoetxea-Aretxabaleta bikotea. Ezkurdia eta Galarza seigarren dira, Elezkano II eta Rezusta azken-aurrekoak dira, eta azken posizioa Bengoetxea VI.ak eta Imazek betetzen dute.

 

BIKOTEAKIRABAZITANTOAK ALDETANTOAK KONTRAALDEA
1Artola - Mariezkurrena II.a122148
2Irribarria - Zabaleta122157
3Altuna III.a - Martija122193
4Olaizola II.a - Albisu122211
5Urrutikoetxea - Aretxabaleta02122-1
6Ezkurdia - Galarza01922-3
7Elezkano II.a - Rezusta01522-7
8Bengoetxea VI.a - Imaz01422-8

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X