Irujo-Barriola bikotea txapelaren defentsan lehiatuko da
Astearte honetan, abenduaren 16an, aurkeztuko dute 2015eko Binakako Txapelketa, Oliteko Marco Real Upeletegietan.
Bertan parte-hartzaileen izenak, lehiaketa sistema eta neurketen egutegia jakinaraziko dituzte. Pilotariak eta baita Asegarceko eta Aspeko ordezkariak ere aurkezpenean izango dira. 2014. urtean Juan Martinez de Irujo-Abel Barriola bikotea nagusitu zen eta aurten elkarrekin arituko dira ere.
Lehen jardunaldia
Donostia, abenduak 19: Bengoetxea VI-Aretxabaleta vs Artola-Albisu. > > ZUZENEAN
Iruña, abenduak 20: Berasaluze II-Zubieta vs. Olaizola II-Beroiz
Eibar, abenduak 21: Mtz. de Irujo-Barriola vs Ezkurdia-Zabaleta > > ZUZENEAN
Tolosa, abenduak 22: Xala-Merino II vs Retegi BI-Rezusta.
Aspe
Irujo-Barriola
Ezkurdia-Zabaleta
Retegi Bi-Rezusta
Xala-Merino II
Asegarce
Olaizola II-Beroiz
Artola-Albisu
Bengoetxea VI-Aretxabaleta
Berasaluze II-Zubieta (mixta)
ETB1ek eta eitb.eus-ek txapelketako hainbat norgehiagoka eskainiko dituzte zuzenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Elordik eta Zabaletak 22-19 garaitu dituzte Etxeberria eta Rezusta, azken unean partida iraulita
Binakako Txapelketako 10. jardunaldian, Elordi eta Zabaleta 4-15 galtzen hasi dira, baina partida irauli eta 22-19 irabazi diete Etxeberriaei eta Rezustari. Gorriak bigarren postuan daude sailkapenean, 6 punturekin; urdinek, berriz, azken postuan jarraituko dute, 2 punturekin.
Lasok eta Albisuk finalerdietarako txartela eskuratu dute Larrazabal eta Mariezkurrena garaituta (22-19)
Lasok eta Albisuk gogotik egin behar izan dute lan Larrazabal eta Mariezkurrena mendean hartzeko, Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. Horri esker, finalerdietara sailkatu dira.
Zabala eta Martija gogor aritu behar izan dira Altuna eta Ezkurdia garaitzeko (15-22)
Zabalak eta Martijak 15-22 menderatu dituzte Altuna eta Ezkurdia Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. 14-14 berdindu ostean, hortik aurrera partida urdinena izan da.
2025-2026ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdietako ligaxka izango da gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 29an.
Lasok eta Albisuk erakustaldia eman dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (5-22)
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk zortzigarren garaipena eskuratu dute Martxel Iztuetaren eta Erik Jakaren aurka Ogetan. Urdinek hasieratik partidaren gidaritza izan dute, eta 5-10ekoaren ostean, ez diete aurkariei inolako aukerarik eman partida amaitu arte.
Etxeberriak eta Rezustak asko kostatako garaipena lortu dute Zabalaren eta Martijaren aurrean (22-21)
Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak 22-21 irabazi diete Javi Zabalari eta Julen Martijari, Adarragan. Partida oso gogorra eta estua izan da. Gorriak 12-18 galtzen joan dira, baina, azkenean, markagailua irauli eta bigarren puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan.
Tanto ikusgarria egin behar izan dute Elordik eta Zabaletak garaipena lortzeko (21-22)
Elordik eta Zabaletak izugarrizko garaipena lortu dute Binakako Txapelketan Altuna eta Ezkurdia 21-22 garaituta. Buelta eman diote 18-13ko kontrako markagailuari, eta partida erabaki duen azken tantoa ikusgarria izan da!
Peñak Artola ordezkatuko du larunbatean, alegiarrak ezker eskua minduta baitu
Alegiako aurrelariak ezker eskuan minarekin bukatu zuen joan den larunbatean Donostian jokatutako partida. Agirrek Peñaren lekua hartuko du Serie B txapelketan.
Sei jardunaldiren faltan, sei bikote lau punturekin berdinduta daude
Binakako txapelketaren lehen fasearen erdia pasa ondoren, sailkapena pil-pilean dago. Altuna-Ezkurdia, Larrazabal-Mariezkurrena. Zabala-Martija, Elordi-Zabaleta, Jaka-Iztueta eta Artola-Imaz lau garaipenekin berdinduta daude.
Altuna eta Ezkurdia laugarren garaipena duten seikotean sartu dira, Peio Etxeberriari eta Rezustari 22-15 irabazita
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak 22 eta 15 irabazi diete Peio Etxeberriari eta Beñat Rezustari binakako txapelketaren zortzigarren jardunaldia itxi duen partidan. Gorriak laugarren garaipena duten seikotean sartu dira. Urdinak, berriz, larri daude salkapenean.