Jokin Altunak Asperekin berritu du, 2031ra arte
Jokin Altunak Asperekin duen kontratua berritu du, 2031ko martxoaren 31ra arte, enpresak ostegunean iragarri duenez; hala, aurrelari amezketarrak, Buruz Burukoaren egungo txapelduna bera, sei urtez luzatu du Asperekin duen kontratua.
Aspek nabarmendu duenez, Altuna III.ak du, hemendik aurrera, kontraturik luzeena, enpresan. Palmaresean, besteak beste, Altunak Buruz Burukoaren hiru txapela ditu, 2018an, 2021ean eta 2024an irabazi baitzuen txapelketa, Lau t'erdikoaren lau (2017koa, 2020koa, 2021ekoa eta 2023koa), eta Binakako Txapelketako bat; hain zuzen ere, Julen Martijarekin batera, 2022an eskuratu zuen. Martxoan, 29 urte beteko ditu.
Orain, Jokin Altuna 2024-25eko Binakako Txapelketa ari da jokatzen, Aitor Aranguren atzelari duela. Igandean, Iñigo Bikuñarekin batera, Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena izango ditu aurkari, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Buruz Buruko finalistek material aukeraketa egin dute Nafarroa Arenan
Iñaki Artolak eta Dario Gomezek 2026ko buruz buruko finala jokatuko dute igandean, maiatzaren 31n, Nafarroa Arenan. Bertan izan dira gaur biak material aukeraketa egiten. Ezkaraikoak amen batean amaitu du, alegiakoak, berriz, denbora agortu du, baina biak gustura geratu dira egindakoarekin.
Dario, bere lehen finalari begira
Dario Gomezek lehen finala jokatuko du igande honetan, Iñaki Artolaren aurka, Buruz Buruko Txapelketan. Egun handiari begira nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan.
350 bat sarrera geratzen dira Nafarroa Arenan igandean jokatuko den Buruz Buruko final handirako
Gehienak, 300 inguru, goiko kantxakoak dira, eta 114 euro balio dute; beheko kantxako 50 bat sarrera inguru eskuragarri daude, 140 eurotan bakoitza. Nafarroa Arenako beste zonalde guztietan, ordea, Iñaki Artolak eta Dario Gomezek jokatuko duten finalerako sarrerak agortu dira.
2026ko Buruz Buruko txapelduna berria izango da
Irabazten duenak irabazten duela, igandeko Buruz Buruko finaleko txapelduna berria izango da. Ez Dario Gomezek ez Iñaki Artolak ez dute orain arte halakorik lortu; beraz, lehen aldia izango litzateke bientzat.
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
Lasok hirugarren postua eskuratu du Larrazabal erraz menderatuta (22-8)
Maila handiko partida jokatu dute Unai Lasok eta Iker Larrazabalek Tolosako Beotibar pilotalekuan, baina nafarrak nagusitasun osoz irabazi du neurketa (22-8). Horri esker, 2026ko Buruz Buruko Txapelketan hirugarren sailkatu da Bizkarreta-Gerendiaingoa.
Unai Amiano, Buruz Buruko txapeldun erakustaldia emanda (7-22)
Unai Amianok maisutasunez irabazi du B Serieko Buruz Buruko txapela Labriten, Ander Murua 7-22 mendean hartuta. Hasiera parekatua izan bada ere, neurketak kolore urdina hartu du berehala, eta irundarra erabat nagusi izan da partida osoan.
Muruak eta Amianok finaleko material aukeraketa egin dute Labriten
B Serieko Buruz Buruko finala jokatuko dute Muruak eta Amianok larunbatean Labriten. Piloten aukeraketa egin dute gaur eta azaldu dutenez, bi finalistak gustura daude materialarekin.
Artolak jokatuko du Buruz Buruko finala, Laso nagusitasunez garaituta (22-13)
Iñaki Artolak 22-13 irabazi dio Unai Lasori Buruz Buruko Txapelketako finalerdiko partidan, eta Alegiako pilotariak bigarren urtez jarraian jokatuko du final handia. Artolak hasiera bikaina eman dio neurketari, 16-2 aurretik jarrita, eta Laso 17-10era gerturatu bada ere, sendo eutsi dio bere jokoari, eta garaipen argia eskuratu du horrela.
Muruak eta Amianok jokatuko dute Serie B-ko finala
Ander Muruak eta Unai Amianok jokatuko dute Buruz Buruko Serie B-ko finala. Lehen finalerdian, Murua 12-22 nagusitu zaio Alberdi II.ari. Bigarrenean, aldiz, Amianok gogor jokatu behar izan du Rekalde 22-17 garaitzeko.