Kontratua berritu du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Lasok Baikon jarraituko du 2027ra arte

Nafarroako pilotariak kontratua berritu du Baiko Pilota enpresarekin 2027ko abenduaren 31ra arte.
Unai Laso
Unai Laso, Buruz Buruko txapelduna. Argazkia: EFE

Unai Lasok kontratua berritu du Baiko Pilota enpresarekin 2027ko abenduaren 31ra arte. Bi aldeek astelehen honetan (ekainak 27) sinatu dute kontratu berria. Lasok lau urtez luzatu du Baikorekin lotzen duen kontratua, aurrekoa 2023ko abenduaren 31ra artekoa baitzen.

2020ko irailaren 20an Baikok iragarri zuen Unai Lasok ez zuela enpresako pilotaria izaten jarraituko. Hala ere, 2021eko ekainaren 25ean, bi aldeak akordiora iritsi eta Laso Baikora bueltatu zen. Orain, 2027ra arte jarraituko du Baiko Pilotan.

Unai Laso gaur egungo pilotari onenetakoa da, eta erakusten ari den joko-mailari esker jendetza eramaten du frontoietara. Maiatzaren 29an Buruz Buruko finala irabazi zion Joseba Ezkurdiari (22-7). 2021eko azaroaren 14an Laso Lau t'erdiko Txapelketako txapeldunordea izan zen Altunaren aurka finala galdu ostean (22-20).

Zure interesekoa izan daiteke

Donostia-Hiria-Aspe-finalerdia-Ezkurdia-Zabaleta-vs-Altuna-Rezusta-22-21
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ezkurdia eta Zabaleta Donostia Hiria Torneoaren finalerako sailkatu dira, neurketa gogor, parekatu eta zirraragarria jokatuta (22-21)

Bikote nafarrak Jokin Altunak eta Beñat Rezustak osatutako bikote gipuzkoarra mendean hartu zuen asteazkenean, finalerdietan. Horrela, Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Unai Laso eta Martxel Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak ostiral honetan, final handian. Bi finalak, Seriea A eta B, zuzenean eskainiko ditu EITBk, eta pilota jaialdia 21:00etan hasiko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X