Oinatz Bengoetxeak urtarrilaren 29an emango du amaitutzat bere kirol ibilbide profesionala
Oinatz Bengoetxeak 2022ko urtarrilaren 29an emango dio amaiera bere ibilbide profesionalari EPELeko pilotari bezala, eta zenbait partida jokatuko ditu tartean frontoi nagusietan, pilotazaleei agur egiteko. Bengoetxea VI.ak Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko du bere kirol ibilbideko azken partida, debutatu zuen toki berean, hain zuzen ere.
Aurrelari nafarra pilotari handi ugari bildu dituen belaunaldi bateko azken erreferentea da, bere lorpenek ondo erakusten dutenez. Leitzako pilotaria birritan izan zen Buruz Buruko txapeldun 2008an eta 2017an, 4 ½-ko txapelduna izan zen 2016an, eta Binakako txapela eskuratu zuen urtebete lehenago, 2015ean.
2002an egin zuen debuta, Labriten, eta toki berean itxiko du bere ibilbidea. Oinatz Bengoetxeak berak esan duenez, "asko gozatu dut pilotari bezala, eta beti eramango dut pilota bihotzean".
Halaber, Baiko Pilotak eskerrak eman dizkio Leitzako aurrelariari urte hauetan egindako lanagatik, eta etorkizunerako "zorte handia" opa dio.
Honako hauek izango dira bere azken partiden datak eta frontoiak:
Abenduak 26: Bizkaia Frontoia (Bilbo)
Urtarrilak 2: Ogeta (Gasteiz)
Urtarrilak 16: Atano III.a (Donostia)
Urtarrilak 24: Beotibar (Tolosa)
Urtarrilak 29: Labrit (Iruñea)
Zure interesekoa izan daiteke
Aspe enpresak ez dio kontratua berrituko Xabi Tolosari 12 urteko ibilbidearen ostean
Tolosak 2013ko abenduaren 20an egin zuen debuta Beotibarren. Gainera, bi urtez jarraian lortu du B Serieko Binakako txapela, 2015ean eta 2016an.
Elordi-Zabaleta Binakako Txapelketako gorenean, Laso-Albisurekin batera
Elordi-Zabaleta eta Laso-Albisu bikoteak nabarmendu dira Binakako Txapelketako lau jardunaldi hauetan. Hiru garaipen lortu dituzte bi bikoteek eta sailkapenaren gorenean kokatu dira.
Elordik eta Zabaletak garaipena lortu dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (12-22)
Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak 12-22 irabazi diete Erik Jakari eta Martxel Iztuetari Binakako Txapelketako 4. jardunaldian. Garaipen honi esker, hirugarren puntua batu dute.
Txapelketako hirugarren partida irabazi dute Lasok eta Albisuk Etxeberria eta Rezusta garaituta (22-17)
Lasok eta Albisuk 22-17 irabazi diete Etxeberriari eta Rezustari Binakako Txapelketako 4. jardunaldian. Aspeko bikoteak jokatutako lau partidak galdu ditu, hortaz, ez dute punturik lortu oraindik.
Larrazabalek eta Mariezkurrenak prestigiozko garaipena lortu dute Altunaren eta Ezkurdiaren aurka (19-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak 19-22 irabazi diete Altunari eta Ezkurdiari Binakako Txapelketako 4. jardunaldian. 19-17 zihoazen atzetik, baina markagailuari buelta ematea lortu dute haien bigarren garaipena lortzeko.
Jakak eta Iztuetak Artola eta Imaz menderatu dituzte, 22-8, eta bi puntu daramatzate Binakakoan
Beotibarren astelehen arratsaldean jokatutako partidan, Lizartzako aurrelaria eta Tolosako atzelaria hasieratik izan dira nagusi, eta aise gailendu dira.
Peña II.aren nahi gabeko pilotakada batek, partida jokoan egon gabe, Salaverri II.a belaunean mindu du
Jon Ander Peña eta Ruben Salaverri 21-18 ari ziren gailentzen, Amiano-Eskiroz aurkari; orduan, Peña II.ak hormara bota du pilota, eta, nahi gabe, Fuenmayorreko atzelaria jo du. Salaverri II.ak aldagelara joan behar izan du, baina, gerora, bueltatu da kantxara, eta partida amaitu du.
Larrazabalek eta Mariezkurrenak garaipena lortu dute Lasok sustoa eman duen partidan (20-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak 20-22 irabazi diete Lasori eta Albisuri Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldian. Lasok, gainera, min hartu du ebakuntza egin zioten belaunean.
Zabalak eta Martijak bi puntu dituzte, Altuna III.a eta Ezkurdia mendean hartuta (16-22)
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia aurrenekoz irten dira galtzaile, Binakakoan; Bartzelonan jokatutako partidan, 0-6 hasi dira galtzen. Javi Zabalak eta Julen Martijak merezita irabazi dute, neurketa ona eginda.
Bigarren puntua Elordi eta Zabaletarentzat, Etxeberria eta Rezusta irabazi ezinik daudelarik (22-14)
Elordik eta Zabaletak 22-14 garaitu dituzte Etxeberria eta Rezusta Binakako Txapelketaren hirugarren jardunaldian. Hala, bigarren puntua lortu dute. Bikote urdinak, aldiz, irabazi gabe jarraitzen du.