Erremontea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau bikote arituko dira, nor baino nor gehiago, Jai Alai Summer Season Txapelketan

Iragarkia
JAI_ALAI_SUMMER_SEASON
18:00 - 20:00
Lau bikote arituko dira, nor baino nor gehiago, Jai Alai Summer Season Txapelketan
Txapelketak lau jardunaldi izango ditu: uztailaren 10ean, 12an, 17an eta 19an. Denek denen aurka jokatuko dute; ligaxkan lehen eta bigarren postuan amaitzen diren bikoteak izango dira final handian, hilaren 26an.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Ansa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Ansa: “Txapelketa bat kenduko didate, lehiatzeko aukera ere bai, baina ez dute lortuko erremontetik urruntzea"

Orain hilabete, Oriamendik hilabete jokatu eta entrenatu gabe egotera zigortu zuen Imanol Ansa erremontista, eta Buruz Buruko Txapelketatik kanpo utzi zuen. Erabaki horren atzean arrazoi pertsonalak daudela salatu du Ansak, eta enpresa ez dagoela negoziatzeko eta egoera konpontzeko prest, eta egoera erremontisten zein kirolaren beraren etorkizunaren kalterako dela nabarmendu du.

Erremonteko-Banakako-Txapelketa-Nagusiaren-aurkezpena-Chillidalekun
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Buruz Buruko Erremonte Txapelketa aurkeztu dute Chillida Lekun, espero bezala Imanol Ansa gabe

Egungo txapeldunak, Aritz Juaneneak, beste bost hautagairen kontra defendatu beharko du iaz lortutako txapela: Endika Barrenetxea, 2025eko finalean izan zuen aurkaria, Xabi Azpiroz, Josetxo Ezkurra, Iban Larrañaga eta Kemen Aldabe. Finala urriaren 3an jokatuko da. Bestalde, Imanol Ansak prentsaurrekoa eskainiko du ostiral honetan, 11:00etan, Urnietako udal pilotalekuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X