Erremontea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ansa II.a menderatuta, Barrenetxea IV.a buruz buruko finalerako sailkatu da

Iragarkia
20240914212256_endika-barrenetxea-eta-imanol-ansa_
18:00 - 20:00
Ansa II.a menderatuta, Barrenetxea IV.a buruz buruko finalerako sailkatu da
Endika Barrenetxeak 30 eta 24 irabazi dio Imanol Ansari, eta zuzenean sailkatu da buruz buruko finalera. Hernaniarrak nahikoa zuen 27 tanto egitea, baina garaipena lortu du. Ansak berak eta Urrizak jokatuko dute finalerdia datorren astean.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Ansa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Ansa: “Txapelketa bat kenduko didate, lehiatzeko aukera ere bai, baina ez dute lortuko erremontetik urruntzea"

Orain hilabete, Oriamendik hilabete jokatu eta entrenatu gabe egotera zigortu zuen Imanol Ansa erremontista, eta Buruz Buruko Txapelketatik kanpo utzi zuen. Erabaki horren atzean arrazoi pertsonalak daudela salatu du Ansak, eta enpresa ez dagoela negoziatzeko eta egoera konpontzeko prest, eta egoera erremontisten zein kirolaren beraren etorkizunaren kalterako dela nabarmendu du.

Erremonteko-Banakako-Txapelketa-Nagusiaren-aurkezpena-Chillidalekun
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Buruz Buruko Erremonte Txapelketa aurkeztu dute Chillida Lekun, espero bezala Imanol Ansa gabe

Egungo txapeldunak, Aritz Juaneneak, beste bost hautagairen kontra defendatu beharko du iaz lortutako txapela: Endika Barrenetxea, 2025eko finalean izan zuen aurkaria, Xabi Azpiroz, Josetxo Ezkurra, Iban Larrañaga eta Kemen Aldabe. Finala urriaren 3an jokatuko da. Bestalde, Imanol Ansak prentsaurrekoa eskainiko du ostiral honetan, 11:00etan, Urnietako udal pilotalekuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X