ERREMONTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erremonteko Mastersa aurkeztu dute Galarretan

Iragarkia
ERREMONTEA-MASTERSA-EITB-MEDIA
18:00 - 20:00
Erremonteko Mastersa aurkeztu dute Galarretan
Hiru pilotarik jokatuko dute ligaxka eran. Endika Barrenetxea eta Imanol Ansa dagoeneko sailkatuta daudela, Ezkurra II.ak eta Ezkirozek larunbatean jokatuko dute hirugarren txartelaren bila. Ligaxkako lehen biek finala jokatuko dute otsailaren 18an.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Ansa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Ansa: “Txapelketa bat kenduko didate, lehiatzeko aukera ere bai, baina ez dute lortuko erremontetik urruntzea"

Orain hilabete, Oriamendik hilabete jokatu eta entrenatu gabe egotera zigortu zuen Imanol Ansa erremontista, eta Buruz Buruko Txapelketatik kanpo utzi zuen. Erabaki horren atzean arrazoi pertsonalak daudela salatu du Ansak, eta enpresa ez dagoela negoziatzeko eta egoera konpontzeko prest, eta egoera erremontisten zein kirolaren beraren etorkizunaren kalterako dela nabarmendu du.

Erremonteko-Banakako-Txapelketa-Nagusiaren-aurkezpena-Chillidalekun
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Buruz Buruko Erremonte Txapelketa aurkeztu dute Chillida Lekun, espero bezala Imanol Ansa gabe

Egungo txapeldunak, Aritz Juaneneak, beste bost hautagairen kontra defendatu beharko du iaz lortutako txapela: Endika Barrenetxea, 2025eko finalean izan zuen aurkaria, Xabi Azpiroz, Josetxo Ezkurra, Iban Larrañaga eta Kemen Aldabe. Finala urriaren 3an jokatuko da. Bestalde, Imanol Ansak prentsaurrekoa eskainiko du ostiral honetan, 11:00etan, Urnietako udal pilotalekuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X