Euskal Selekzioa bikote mistoen finalera sailkatu da
Lur Ziarrusta eta Miren Larrate bikote mistoen finalera igaro dira Euskal Selekzioarekin ostiral honetan WallBalleko Munduko Txapelketako finalerdietan Euskal Pilota Federazioko taldekideak ere diren Mikel Aurrekoetxea eta Laia Salsamendi 15-11 eta 15-11 garaituta. Hala, Herbehereetako Jurrit Osinga eta Marrit Zeinstra izango dituzte aurkari finalean, larunbat arratsaldean.
Bestalde, Mikel Beldarrain eta Olatz Arrizabalaga ligaxkako fasean geratu dira kanpoan. Bi partidak galduta, aurkarien emaitzek ez diete mesederik egin eta aurrera jarraitzeko aukerarik gabe geratu dira.
Gizonezkoen eta emakumezkoen bikoteak
Arratsaldean, gizonezkoetan, Beldarrainek eta Aurrekoetxeak hiru partidak irabazi dituzte, Puerto Rico, Herbehereak eta Argentina aurkari zituztela.
Emakumezkoetan, berriz, Miren Larrartek, Olatz Arrizabalagak eta Laia Salsamendik garaipen argiak lortu dituzte Britainia Handiaren eta Belgikaren aurka.
Horrela, Euskal Selekzioko pilotari guztiak finalerdietara pasatu dira. Finalerdiak larunbat goizean jokatuko dira, eta finalak, berriz, 13:30ean hasiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
“Erremontari” txapelketaren 3. jardunaldiko hiru tanto onenak
Beñat Segurolak, Imanol Ansak eta Endika Barrenetxeak egin dituzte Erremontari-Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldiko tanto onenak. Gozatu!
Dario, bere lehen finalari begira
Dario Gomezek lehen finala jokatuko du igande honetan, Iñaki Artolaren aurka, Buruz Buruko Txapelketan. Egun handiari begira nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan.
Ezkurra II-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteek garaipenaren saria izan dute hirugarren jardunaldian
Ezkurrak eta Azpirozek Segurola eta Larrañaga hiru jokotan (14-15, 15-2 eta 5-8) hartu dituzte mendean, neurketa oso gorabeheratsuan. Bestalde, Aldabek eta Barrenetxeak partida irauli dute, eta Ansari eta Zubiriri irabazi diete hiru jokotan ere (15-6,-7-15 eta 5-8).
Aldabe: “Ansa eta Zubiri gu baino lehenago nekatu dira eta hor egon da aldea”
Aldabek eta Barrenetxeak mendean hartu dituzte Ansa II eta Zubiri. Hiru jokotan lortu dute garaipena: 15-6, 7-15 eta 5-8. Hemen partidako azken tantoa eta urdinen adierazpenak.
Ezkurra II: “Tentsio puntu bat falta izan zaigu”
Hiru jokotan lortu du Ezkurra II-Azpiroz bikoteak Segurola-Larrañagaren aurkako garaipena (14-15,15-2 eta 5-8). Larrañagak huts eginda lortu dute garaipena, hemen azken tantoa eta garaileen hitzak.
350 bat sarrera geratzen dira Nafarroa Arenan igandean jokatuko den Buruz Buruko final handirako
Gehienak, 300 inguru, goiko kantxakoak dira, eta 114 euro balio dute; beheko kantxako 50 bat sarrera inguru eskuragarri daude, 140 eurotan bakoitza. Nafarroa Arenako beste zonalde guztietan, ordea, Iñaki Artolak eta Dario Gomezek jokatuko duten finalerako sarrerak agortu dira.
2026ko Buruz Buruko txapelduna berria izango da
Irabazten duenak irabazten duela, igandeko Buruz Buruko finaleko txapelduna berria izango da. Ez Dario Gomezek ez Iñaki Artolak ez dute orain arte halakorik lortu; beraz, lehen aldia izango litzateke bientzat.
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
Lasok hirugarren postua eskuratu du Larrazabal erraz menderatuta (22-8)
Maila handiko partida jokatu dute Unai Lasok eta Iker Larrazabalek Tolosako Beotibar pilotalekuan, baina nafarrak nagusitasun osoz irabazi du neurketa (22-8). Horri esker, 2026ko Buruz Buruko Txapelketan hirugarren sailkatu da Bizkarreta-Gerendiaingoa.
Unai Amiano, Buruz Buruko txapeldun erakustaldia emanda (7-22)
Unai Amianok maisutasunez irabazi du B Serieko Buruz Buruko txapela Labriten, Ander Murua 7-22 mendean hartuta. Hasiera parekatua izan bada ere, neurketak kolore urdina hartu du berehala, eta irundarra erabat nagusi izan da partida osoan.