"Plazandreak" saioko finalak, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
"Plazandreak" saioaren finalak jokatzeko eguna iritsi da astelehen honetan. Batetik, binakakoan, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal Aizane Ibarrolaren eta Enara Gaminderen kontra lehiatuko dira; bestetik, lau t'erdian, Itxaso Erasun eta Amaia Aldai kantxaratuko dira, txapelaren bila.
EITB Mediak 22:20etik aurrera eskainiko ditu Bilboko Esperantza pilotalekuan jokatuko dituzte norgehiagokak: streamingez, eitb.eus-en, eta telebistaz, ETB1en.
Zabaleta eta Mendizabal Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara 18-22 menderatuta iritsi ziren finalera. Ibarrola eta Gaminde Arraizari eta Capellani gailendu zitzaizkien, 22-10, eta, hartara, gaurko final handian izango dira.
Aldaik Madalen Etxegarairi irabazi ostean lortu zuren banakako finalerako txartela, 18-4. Aurrean Itxaso Erasun izango du, Arrillagari nagusitu zitzaiolako, 18-11.