Zabaleta eta Mendizabal, binakakoan, eta Aldai, lau t'erdikoan, "Plazandreak" saioko finaletara
Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal, binaka, eta Amai Aldai, lau t'erdian, 2025eko "Plazandreak" saioko finaletarako sailkatu dira, astelehenean, Bilboko Esperantza pilotalekuan; izan ere, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara, 18-22, eta Madalen Etxegarai, 18-4, menderatu dituzte, hurrenez hurren. Hortaz, Zabaleta-Mendizabal bikoteak eta Aldaik txapelketako finalak jokatuko dituzte, hilaren 21ean.
Hala, binakako partidan, alegia, "Plazandreak" saioko laugarren ekitaldiko hirugarren jardunaldiari hasiera eman dion neurketan, Zabaleta eta Mendizabal gailendu dira, 18-22, Arrizabalagaren eta Bergararen aurka, eta, horrenbestez, txapelketako finalerako sailkatzea eskuratu dute; aurkariak, ordea, torneotik kanpo gelditu dira, Norgehiagoka polita izan da, kalitate handikoa, eta bi bikoteek egin dituzte tanto ikusgarriak. Partidako erdian, aurrelari leitzarra eta atzelari andoaindarra 10-11 ari ziren irabazten, eta bigarren zatian Olatz Arrizabalagak eta Arrate Bergarak baino gehiago asmatu dute; Gernikako aurrelariak eta Tuterako atzelariak, hala ere, ez dute amore eman, jakin bazekitelako garaipena behar zutela txapelketan jarraitzeko, eta hiru tantora jarri dira, 16-19, aurretik 11-17 galtzen ari baziren ere. Azkenean, Zabaletak eta Mendizabalek erdietsi dute puntua, eta, horrekin batera, urdinek finalerako txartela poltsikoratu dute.
Lau t'erdiko partidan, Aldai Etxegarai baino gehiago izan da, eta argi gailendu da, 18-4. Dimako pilotariak bideratuta zuen finalerako sailkatzea, lehen jardunaldian Miriam Arrilaga menderatuta, eta baliatu egin du aukera. Sendotasunez irabazi du Madalen Etxegarai aurkari; oñatiarrak ahalegin handia egin du, baina ez da eroso ibili kantxan, eta ezin izan du "Plazandreak" saioko txapela eskuratzeko lehian jarraitu.
Hurrengo astelehenean, uztailaren 14an, Esperantza pilotalekuan jokatuko dituzten bi partidatan finalerako txartela bana izango da jokoan. Binaka, Arraiza eta Capellan Ibarrolaren eta Gaminderen kontra arituko dira, eta lau t'erdian, gerora, Erasun eta Arrillaga arituko dira nor baino nor gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrizabalaga-Bergara bikoteak eta Erasunek finalerako azken txartelak eskuratu dituzte
Salsamendik eta Capellanek mendean hartu dituzte Arrizabalaga eta Bergara (19-22) Plazandreak saioko laugarren jardunaldian, baina bigarrenak sailkatu dira finalerako. Ondoren, Lau t’erdiko partidan, Erasunek Ibarrolari 14-18 irabazi dio, eta bere bigarren finala jarraian jokatuko du.
Itxaso Erasun: “Beldurtuta eta oso deseroso jokatu dut"
Itxaso Erasun pilotari zizurkildarrak 18-14 irabazi dio Aizane Ibarrola nafarrari Plazandreak saioko laugarren jardunaldian, eta egungo txapeldunak bigarren finala erreskadan jokatuko du lau t'erdikoan.
Andrea Capellan: “Zapore gozoarekin baino gaziarekin goaz"
Santo Domingo de la Calzadako pilotaria ez da finalerako sailkatu: "Irabaztearekin soilik ez zen nahikoa". "Oso ondo hasi gara, hutsik egin gabe, ideiak oso argi genituela; baina Olatzek sakea hartu du eta atzean lotuta izan nau, sakeekin min handia egin dit", aitortu du atzelari errioxarrak.
Gaminde: “Ez da nire partidarik onena izan, ez naiz gustura ibili”
Enara Gamindek "Plazandreak" txapelketako 4 t’erdiko finala jokatuko du Aizane Ibarrola 18-17 mendean hartu ondoren. Laukizko pilotaria ez da egindako partidarekin gustura geratu, “partidutik atera” baita. Hala ere, bertatik ikasiko duela adierazi du, baita garaipenarekin pozik dagoela ere.
Aldai-Arrillaga bikoteak eta Gamindek lortu dituzte Plazandreak saioaren finalerako lehen txartelak
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 22-18 hartu dituzten mendean, partida oso gogor, luze eta borrokatuan. Era berean, lau t'erdikoan, Enara Gaminde 18-17 nagusitu zaio Aizane Ibarrolari.
Aldai: “Etxeko lanak egin ditugu, finalerako txartela lortu dugu eta pozik gaude”
Aldaik eta Arrillagak mendean hartu dituzte Zabaleta eta Mendizabal. Pilotakada askoko partida estu baten ostean gorriek 22-18 irabazi dute. Garaipen honek, gainera, finalerako txartela eman die Aldairi eta Arrillagari.
Aldai-Arrillaga bikoteak Salsamendi eta Capellan hartu ditu mendean, eta Zabaleta Erasuni nagusitu zaio
Binakako partidan, Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak 22-13 irabazi diete Laia Salsamendiri eta Andrea Capellani. Segidan, lau t'erdiko neurketa estuan, Goiuri Zabaletak Itxaso Erasun garaitu du (18-14).
Goiuri Zabaleta: “Kale edo bale jokatu dut gehienbat; irabaztea zen kontua nolanahi ere”
Madalen Etxegarairen ordez jokatu du Goiuri Zabaletak eta 18-14 irabazi dio Itxaso Erasuni 4 t’erdian. Partida estua izan da eta nekeak baldintzatu ditu bi pilotariak. “Irabaztea zen kontua, nolanahi ere” eta hala egin du leitzarrak.
Arrillaga: “Urrezko puntua irabazi dugu gaur”
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak Laia Salsamendi eta Andrea Capellan 22-13 garaitu dituzte. Aldaik adierazi du kostatu egin zaiola kantxako neurriei egokitzea, baina azkenean partidako azken tantoa egin du eta “urrezko puntua” lortu du bikoteak.
Arrizabalaga-Bergara bikotea eta Gaminde nagusitu dira lehen jardunaldian
Olatz Arrizabalagak eta Arrate Bergarak Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal hartu dituzte mendean (20-22), bigarren erdian estutu den neurketan. Lau T’erdikoan, Enara Gamindek Madalen Etxegarai jipoitu du (18-4).