AGURRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Larunbek azaroaren 26an jokatuko du bere azken partida Baikorekin

Galdakaoko pilotariak ez du Baiko Pilota enpresan jarraituko, eta bere herriko Kurtzea frontoian izango du zaleei agur esateko aukera azaroko azken larunbatean.
Mikel Larunbe
Mikel Larunbe pilota jokatzen. Argazkia: Baiko Pilota

Mikel Larunbek ez du Baiko Pilotan jarraituko eta azaroaren 26an jokatuko du bere azken partida Bizkaiko enpresarekin jaioterria duen Galdakaoko Kurtzea frontoian.

Atzelariak 350 partida jokatuta ditu bere kirol ibilbidean. 2013ko urtarrilaren 5ean egin zuen debuta Asier Olaizolarekin bikotea osatuta Ekaitz Saralegiren eta Alexis Apraizen kontra Bilboko Bizkaia frontoian.

Hala ere, profesional mailan hamar urte eman ondoren, Larunbek Galdakaon izango du agur esateko aukera.

Bizkaitarra birritan izan da txapeldunorde Promozioko Binakakoan (2015 eta 2016), eta behin, 2017an, Binakako Txapelketa nagusian.

2021-2022 denboraldian 41 partida jokatu ditu guztira, eta 24 garaipen lortu ditu.

Baikok erabaki du Mikel Larunberen kontratua ez berritzea, baina urte hauetan guztietan izan duen profesionaltasuna eskertu, eta onena opatu dio etorkizunerako.

Zure interesekoa izan daiteke

Zarautz neska pilotariak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zarauzko malekoia, emakumeen esku pilotaren topaleku

Zarautzek, astelehenean, ordu batzuetarako bada ere, pilotaleku zinez berezia izango du Malekoian, Laboral Kutxa kale-pilota txapelketa jokatuko baita bertan. Neurri txikiagoak izango ditu frontoiak, baina leku ezin ederragoan kokatuta egongo da. Lehen finalerdian, Laia Salsamendik eta Nora Mendizabalek neurtuko dituzte indarrak. Eta bigarrenean, Goiuri Zabaletak eta Olatz Arrizabalagak. Aurrez, 18:00etatik 20:00etara, Zarauzko pilota eskolako gazteak arituko dira nor baino nor gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X