Tolosan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hodei Expositok debuta egingo du Asperekin

Expositok hurrengo bi denboraldietarako sinatu du kontratua. Astigarragakoak urriaren 8an jokatuko du lehen partida Tolosako Beotibarren.
Hodei Exposito
Hodei Exposito. Argazkia: Aspe

Aspek beste aurrelari bat gehitu du Hodei Expositoren debutarekin. Astigarragako pilotariak urriaren 8an egingo du debuta Tolosako Beotibarren. Expositok hurrengo bi denboraldietarako sinatu du kontratua.

Gainera, Hodei taldeak 4 t 'erdiko Promozio Txapelketan parte hartzeko aukeratu dituen lau pilotarietako bat da. Horregatik, Expositoren debuta Promozio kaiolako ligaxkako lehen jardunaldiaren barruan kokatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X