Baikoko pilotariak, mobilizazioak egiteko prest
Zure interesekoa izan daiteke
Johan Sorozabal: "Ez dakit pilota barruan edo kanpoan zegoen; epaileak barruan zegoela esan du eta berak du arrazoia"
Johan eta Gorka Sorozabalek garaipena lortu dute Urreisti eta Lopezen aurka. Azken tantoaren polemikaren ostean, Johanek esan du ez dakiela pilota kanpoan edo barruan zegoen, baina Gorkak kanpoan zegoela uste du. Hala ere, anaiak pozik daude irabazi dutelako.
Azken tanto polemiko batek garaipena eman die Johan eta Gorkari
Johan eta Gorkak hiru setetan irabazi die Urreisti eta Lopezi (15-11, 11-15 eta 4-5). Azken tanto polemikoa izan da, 4-4 joanda, ez baitute jakin Johanek botatako bi pareta balekoa zen ala ez. Azkenean, epaileek lapurtarrei eman diete garaipena.
Aspe, 48 txapela 28 urtetan
Fernando Vidartek, Aspe enpresako administratzaile bakar oihak, akzio gehienak saldu dizkio Bainet enpresari. Gauzak horrela, Aspe Baineten esku geratu da. Aspe enpresaren lorpenak aztertu ditugu, 1998an sortu zenetik.
Pelota Pro Liga “taldekako lehiaketa sistema berri batean” ari da lanean
Aurreko EPEL izenekoak, ohar bidez, azaldu du nahi duela “pilotaren esparru geografikoa zabaldu, eta beste lurralde berrietan bere presentzia hedatu, eta, halaber, gaur egun pilotaren presentzia ahuldu den horietan, bere jarduera indartu”.
Bainetek ASPEren kontrola hartu du, Fernando Vidarteren akzioetako gehienak eskuratuta
Eibarreko enpresako administratzaile bakar ohiak agur esan du, astelehenean, prentsaurrekoan. Vidartek ziurtatu du ASPEk “berdin” jarraituko duela, eta “Baikoren aurka lehiatuko” dela; halaber, onartu du ez duela pilotariekin hitz egin.
Fernando Vidarte: "ASPEk bere horretan jarraituko du"
Fernando Vidartek ASPE uzteko erabakia azaldu du prentsaurrekoan. Arrazoiak azaltzeaz gain, enpresaren etorkizuna nola ikusten duen ere azaldu du.
Elordik eta Zabaletak 22-19 garaitu dituzte Etxeberria eta Rezusta, azken unean partida iraulita
Binakako Txapelketako 10. jardunaldian, Elordi eta Zabaleta 4-15 galtzen hasi dira, baina partida irauli eta 22-19 irabazi diete Etxeberriaei eta Rezustari. Gorriak bigarren postuan daude sailkapenean, 6 punturekin; urdinek, berriz, azken postuan jarraituko dute, 2 punturekin.
Fernando Vidartek ASPEko administratzaile bakarra izateari utzi dio
Prentsaurrekoa deitu du aldaketa horren nondik norakoak azaltzeko, eta kirolakeitb.eus atarian zuzenean jarraitu ahal izango da.
Lasok eta Albisuk finalerdietarako txartela eskuratu dute Larrazabal eta Mariezkurrena garaituta (22-19)
Lasok eta Albisuk gogotik egin behar izan dute lan Larrazabal eta Mariezkurrena mendean hartzeko, Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. Horri esker, finalerdietara sailkatu dira.
Zabala eta Martija gogor aritu behar izan dira Altuna eta Ezkurdia garaitzeko (15-22)
Zabalak eta Martijak 15-22 menderatu dituzte Altuna eta Ezkurdia Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. 14-14 berdindu ostean, hortik aurrera partida urdinena izan da.