Astelenako Masters Caixabank jaialdia bertan behera, zoruaren egoeragatik
Hiru hilabete eta erdiko etenaldiaren ostean, Masters Caixabank txapelketaren barruan Eibarren (Gipuzkoa) antolatu duten lehen euskal pilota jaialdia bertan behera utzi behar izan dute, Astelena pilotalekuko kantxaren egoera txarragatik.
Programatutako hiru partidetatik lehena itxuraz arazorik gabe jokatu ondoren, bigarrenean, antolatzaileek bertan behera utzi dute neurketa, pilotariek oreka mantentzeko zituzten zailtasunak ikusita. Une horretan, Ezkurdia-Aranguren eta Altuna III.a-Imaz ari ziren aurrez aurre (5-2), baina Imazek irrist egin du behin eta berriro. Baiko etxeko atzelariak oinetakoak aldatu arren, behar bezala jokatu ezinda jarraitu du.
Itxura denez, hezetasunak kantxa irristakor egotea eragin du. Hala ere, Inaxio Errandonea Aspeko zuzendari komertzialaren arabera, baliteke koronabirusari aurre egiteko protokoloaren barruan kantxa desinfektatzeko erabilitako produktuak ere zerikusirik izatea gertatutakoarekin.
Eskuzko Pilota Enpresen Ligak oharra argitaratu du gerora, Masters Caixabankeko lehen jardunaldiko partida "jokatu gabe" balego bezala hartuko dutela jakinarazteko; hortaz, hasiera-hasieratik jokatuko da berriro datozen egunetan zehaztuko duten egunean eta tokian.
Segurtasun-protokoloa
Joan den astean alarma-egoera indargabe geratu zenetik, Euskadin publikoarekin egin den edozein kiroletako maila profesionaleko lehen partida izan da Eibarkoa.
300 pilotazale inguru bildu dira Astelenako harmailetan (bere edukieraren laurden bat), eta Euskal Autonomia Erkidegoan edukierari buruz ezarri den araudi berria aplikatu dute bertan (harmailetan gehienez ere eserlekuen % 60 egon daitezke beteta).
BIDEOA: Segurtasun-protokolo berezia Eibarko Astelena frontoian
Erabili ezin ziren aulkiak zinten bidez prezintatuta zeuden, eta bertaratutakoek protokolo zorrotza bete behar izan dute, bai sartzeko garaian, bai barruan zeudela: besteak beste, euren sarreretan agertzen zen eserlekuan eseri behar izan dute, eta maskarak jantzita izan behar izan dituzte une oro, pilotalekuko tabernan edariak hartzeko unean salbu.
Zure interesekoa izan daiteke
Larrazabalek eta Mariezkurrenak puntu baliotsua lortu dute Etxeberria eta Rezusta garaituz (16-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketako 11. jardunaldian, P. Etxeberria eta Rezusta 16-22 garaituta. Azken horiek, aldiz, oso zail izango dute txapelketan aurrera egitea.
Unax Landa oiartzuarrak Madalensoron egingo du debuta, Baikorekin, igandean: “Ametsa da, oso pozik herrian izango delako”
Atzelariak 20 urte ditu, eta Agirrerekin batera jokatuko du, Bakaikoa-Morgaetxebarria bikotearen aurka. Debutak ilusio handia sortu du Oiartzunen.
Juan Carlos Soto, Federazioaren abokatua: "Esan dietena da beste bide batzuetatik joan behar zutela"
Juan Carlos Soto Euskadiko Pilota Federazioaren abokatuak prentsaurrekoan azaldu ditu Kirola Arbitratzeko Auzitegiaren (KAA) erabakiaren xehetasun juridikoak.
Zeinek joka dezake Euskal Pilota Selekzioarekin?
Euskadiko Pilota Federazioko presidenteak Euskal Selekzioarekin jokatzeko bete beharreko baldintzak azaldu ditu.
Joxe Mari Mitxelena, KAAren erabakiaz: "Pozik gaude, eta orain errespetua eskatzen dugu"
Joxe Mari Mitxelena Euskadiko Pilota Federazioaren presidenteak prentsaurrekoa eman du, KAAk Espainiako Federazioak pilotako euskal selekzioaren ofizialtasunaren aurka jarritako helegitea ebazteari uko egin ostean. "Pozik" daudela azpimarratu du, eta aurrerantzean "errespetua" eskatu du.
Joxemari Mitxelena, Euskadiko pilota Federazioko presidentea: “Espero dut amesgaiztoa, behingoz, hemen bukatzea”
“Azkenean, Espainia bakarrik geratu da”, nabarmendu du Euskadiko pilota Federazioko presidenteak. TASek ez du ebatzi Espainiako Federazioak aurkeztutako helegiteaz, uste baitu ez duelako horretarako eskumenik, eta, beraz, euskal selekzioak ofiziala izaten jarraituko du.
TASek uko egin dio Espainiako Federazioak pilotako euskal selekzioaren ofizialtasunaren aurka jarritako helegitea ebazteari
Kirolaren Arbitraje Auzitegiak argitaratutako laudoaren arabera, horrek ez du eskumenik “akordio asanbleario baten inpugnazio bati buruzko erabakia hartzeko”.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 3.jardunaldiko hiru tanto onenak
Johan Sorozabalek eta Eñaut Urreistik egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldiko tanto onenak.
Johan Sorozabal: "Ez dakit pilota barruan edo kanpoan zegoen; epaileak barruan zegoela esan du eta berak du arrazoia"
Johan eta Gorka Sorozabalek garaipena lortu dute Urreisti eta Lopezen aurka. Azken tantoaren polemikaren ostean, Johanek esan du ez dakiela pilota kanpoan edo barruan zegoen, baina Gorkak kanpoan zegoela uste du. Hala ere, anaiak pozik daude irabazi dutelako.
Azken tanto polemiko batek garaipena eman die Johan eta Gorkari
Johan eta Gorkak hiru setetan irabazi diete Urreisti eta Lopezi (15-11, 11-15 eta 4-5). Azken tantoa polemikoa izan da, 4-4 joanda, ez baitute jakin Johanek botatako bi paretakoa balekoa zen ala ez. Azkenean, epaileek lapurtarrei eman diete garaipena.