Braulio Vazquezek Osasuna utzi du, eta Catak hartu du kirol zuzendaritza
Orain arteko kirol arduradun nagusiak, prouektu profesional berria hasiko du Valentzia taldean. Hori dela eta, talde valentziarrak bere etete-klausulari dagozkion 290.000 euroak ordainduko ditu.
Braulio Vazquez. Argazkia: @Osasuna
Braulio Vazquezek proiektu profesional berri bat abiatu nahi duela jakinarazi dio igande honetan Osasunari, eta hamarkada bat iraun duen etapa bat itxi du. Valentzia taldeak, bere aldetik, kontratuan jasotako etete-klausula (290.000 euro) ordaindu duela jakinarazi du.
Bihar, astelehena, 13:00etan, Vazquezek prentsaurrekoa eskainiko du Sadarren, azken urteetan bere etxea izan den horretan, agur esateko.
Osasunako zuzendaritza batzordeak erabaki du Jose Antonio Prieto Cata izatea kirol zuzendari berria. Horrela, 2017tik futbol profesionaleko idazkari teknikoa izan denak klubaren kirol zuzendaritza hartu du bere gain.
Osasunak eskerrak eman dizkio Braulio Vazquezi bere ibilbidean egindako lanagatik, eta zorterik onena opa dio etorkizuneko erronka profesionaletan.