GOLFA

Guardar
Quitar de mi lista

Lucas Herbert garaile, Erresuma Batuko LIV Torneoan; Rahmek 23. amaitu du

Jon Rahmek 23. bukatu du, par azpitik 4 kolperekin. LIV ligan jokatzen duenez gero, izandako emaitzatik txarrena da. 

Jon Rahm Erresuma Batuko Irekiaren 2. txandan.
Foto de archivo de Jon Rahm. EFE

Lucas Herbert jokalari australariarra izan da nagusi igande honetan, Erresuma Batuko LIV Torneoan, Saudi Arabiako golf ligan. Gainera, marka berria ezarri du, lau jardunaldiak orain arteko emaitzarik baxuenarekin osatu ostean, -30ekin, alegia.

Lan bikaina burutu du Herbertek. Lehen egunean, par azpitik 11 kolpe egin eta gero, lehen postuan jarri zen eta hor jarraitu du erronda guztietan. Hartara, LIV ligako bigarren txapelketa eskuratu du, joan den maiatzean Virginian (AEB) ere irabazi baitzuen.

Jon Rahm euskal golfariak 23. amaitu du lehia. Hiru birdie egin zituen ibilbidearen lehen erdian, baita bogey bat 16. zuloan ere. Orotara, par azpitik 4 kolperekin bukatu du. LIV ligan daramatzan hiru denboraldietan, orain arteko emaitzarik txarrena da. Dena den, LIV ligako lehen tokian jarraitzen du Barrikakoak, bi jardunaldiren faltan. 

Te puede interesar

Cargar más
Publicidad
X
Publicidad
X