Piraguismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lazkano, Chourraut eta Echaniz Oklahomako Munduko Txapelketako kanporaketetarako sailkatu dira kayak krosean

Miren Lazkano, gainera, laugarren sailkatu da. Bestalde, Maialen Chourraut hamargarren izan da, eta Pau Echaniz 27. tokian helmugaratu da.

Chorraut
Maialen Chourraut bere jaitsieran. Irudia: Basque Team

Miren Lazkano, Maialen Chourraut eta Pau Echaniz, kayak cross modalitatean lehiatzen diren hiru euskal ordezkariak, larunbatean jokatuko den kanporaketetarako sailkatu dira. Miren Lazkanok, gainera, podiuma gertu izan du gaurko erlojupekoan, donostiarra laugarren izan baita, Basque Teamek ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Lazkanok nahiko jaitsiera garbia eta azkarra egin du, eta 51 segundo eta 79 ehuneneko egin ditu, garailearengandik, Jessica Fox australiarrarengandik, 0.74ra. Oso gutxi falta izan zaio podiumean sartzeko. Foxekin batera, Katerina Bekova txekiarra (51.08) eta Lois Leaver britainiarra (51.17) izan dira hiru onenen artean.

Maialen Chourraut hamargarren izan da, 52.93ko markarekin (+1.88); gizonezkoetan, berriz, Pau Echanizek 27. postuan bukatu du, 49.42ko denborarekin, Joseph Clarke irabazlereangandik 2.88ra.

Gaur jaitsiera amaituta, Lazkano, Chourraut eta Echaniz larunbatean jokatuko diren kayak cross kanporaketetan izango dira.

Palista guztiak ari dira pairatzen Oklahoma Cityko kanalean egiten duen bero itogarria, non uraren tenperatura 30 gradura iristen den.

Astearte honetan, gizonezkoen eta emakumezkoen kayak sailkatze txanda izango da. Maialen Chourraut, Leire Goñi eta Pau Echaniz izango dira lehian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X